Itzali telebista eta birsintonizatu garuna

bersintonizatu
Egunotako albistea da telebistaren birsintonizazioarena. Dibidendo digital ditxosozkoa medio, abenduaren 31a duzu azken eguna telebista birsintonizatzeko, ezen, bertzenaz ezin izanen dituzu Telecinco, Cuatro edo-eta La Sextako (Besteak beste) kanpaikaden osteko zimelkeriak ikusi. Panorama etengabe da aldatzen TDT partyan: maiatzaren 5ean; Nitro, Xplora, laSexta3, La Siete, Nueve, AXN, Marca TV, MTV eta Intereconomía belztu ziren, eta orain bide beretik joanen dira beste kate andana. Beraz badakizue, adierazpen askatasunaren izenean…

Itzalduko diren kateak: Boing, Energy, 13TV y Teledeporte. Además, la frecuencia actual de La1, La2, Clan y 24h, Antena 3, laSexta, Neox y Nova, Telecinco, Cuatro, FDF y Divinity // Hurra!!!


Adierazpen askatasunaren izenean? Nago adierazpen askatasunaren definizio oso okerra darabilgula eten gabe, demokrazian eta merkatu libreko ekonomian zaildutako herri honetako biztanleok. Adierazpen askatasuna baldin bada kate zikinok gure telebistetan jartzen dituena, madarikatua askatasun hori! Eta madarikatuak baita domatuta dauden gure burmuinok. Ezaguna da gai hau ZuZeun, EiTBren ereduaren inguruan egindako eztabaidetan aipatu izan da behin eta berriz. Zer da guretzat -eta are garrantzitsuagoa- geure seme-alabentzat nahi duguna. Nago ez dela telebista bersintonizatu behar duguna. Iruditzen zait geure buruak bersintonizatzea dela bidea.

Telebistari begira orduak pasa beharrean. Geure aisialdi preziatua entretenimendu inozo, eta askotan zitala, ikusten igaro beharrean, hobe genukeela eztabaidatu mahaiaren bueltan. Hobe genukeela alkar jo eta larrutan egin. Hobe genukeela liburu bat ireki eta irakurri. Edo irakurtzen dugunaren plantak egin behinik behin. Eta zergatik ez! Pentsatu ea zer nolako telebista nahi dugun guretzat, eta gure seme-alabentzat. Ea ez ote dugun ETB pikutara bidali behar, ez bada ezer hobea izanen.

Hobe eginen genuke alkar jotzen eta larrutan egiten

Tira, dibidendo digitala eta txorakeriak. Ez birisintonizatu etxeko telebista. Utikan zaborra. Dei egin nahi nuke gure burua eta gure haurrena bersintonizatzera. Kutxa babozimelari begira galtzen ditugun hamaika xehetasunak -behingoz- ikusteko. Dedio!

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude