Itxaropen bioartifiziala, organoak neurrira: utopia ala errealitatea?

Azala285

Transplanteak sekulako aurrerapena izan ziren medikuntzan, baina ez dira perfektuak izatera iritsi; arazo handiak dituzte, eta gaur egungo ikerketa-lerro asko arazo horiek konpondu nahian ari dira. Azken urteetan, zelula amak iritsi dira ikerketa horietara. Zelula amek ere ez dute konponbide perfektua ekarriko, baina, agian, inflexio-puntu bat izango dira transplanteen munduan. Gaur egun, ez dago neurrira egindako organorik osatzerik haiekin, salbuespen oso mugatu batzuk kenduta. Baina ideia hori da ikertzaileen azken helburua.

Sorta osatzen duten bi erreportajeetako batean, organo bioartifizialen munduan egin diren transplanterik ikusgarrienetako batzuk ezagutuko ditugu egileen beren ahotik. Bertan ikusiko dugu organoak norberaren zelula ametatik sortzeko helburua argia dela, baina bidea ez hainbeste. Bestean, organo erabat artifizialen bidean emandako aurrerapausoak jaso ditugu.

Organo bioartifizialak sortu ahal izatea ikertzaile askoren azken helburua da, egoera ideal batetik gertuen dagoen posibilitatea dirudielako. Egoera ideal batean, kaltetutako organo bat ordezkatuko litzateke, nahi bezain azkar, eta albo-ondoriorik izan gabe. Organo bioartifizalak sortu eta transplantatzea da ideia. Baina ez dago bermatuta organo bioartifizialak egin ahal izango direnik. Horregatik, bestelako organo artifizialen bidea ere ez dago geldirik.

Besteak beste, erreportaje hauek ere aurkituko dituzu Elhuyar Zientzia eta Teknologiaaldizkariaren apirileko zenbakian:

  • Errimak eskanerrean. Bertsolarien garun-ahalmenak aztertzeko lehen ikerketa egiten ari dira Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroan. Izan ere, hizkuntzaren ekoizpenean parte hartzen duten mekanismo neurokognitiboak argitzea da ikerketa-zentro horren helburu nagusietako bat, eta, alde horretatik, jakin-min handia dute bertsolaritzarekiko. Ikerketaren erdialdean daude orain.
  • Zientzia eta teknologiaren irudia gazteen ispiluan. Zer nolako bizipen, iritzi, jarrera eta portaera dituzte Euskal Herriko gazteek, zientzia eta teknologiaren gainean? Galdera horri erantzun nahian, azterketa bat egin du Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera. Dagoeneko badituzte emaitzak, eta haiei buruzko gogoeta egin dute ikerketaren arduradunek.
  • Social networks killed the radio star? Web 2.0aren arrakastaren gakoetako bat RSSak izan ziren. Hala ere, erabiltzaile gutxi igo zen olatu horretara, sare sozialetan dabilen jendearekin konparatzen badugu. Horregatik, askok aspaldi jo dituzte RSSen hil-kanpaiak.
  • Ignaz Semmelweis. Sukar puerperala gogor jotzen ari zen kliniketan, eta askok nahiago zuen kalean erditu. Ignaz Semmelweis mediku hungariarrak gaitza ikertzeari ekin zion, eta baita erremedioa aurkitu ere. Baina inor gutxik egingo zion kasu; eskuak garbitu behar izatea medikuen duintasunaren kontra zihoan.
  • Meteora, airean esekita. Meteoran, Greziaren erdialdean, harkaitz erraldoiak altxatzen dira lurretik zerurantz. Arkitektura bizantziarrak eta naturaren edertasunak bat egiten dute; eta monasterioek harkaitzen jarraipena dirudite.

Elhuyar aldizkaria dagoeneko salgai dago, liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.
 

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

2 pentsamendu “Itxaropen bioartifiziala, organoak neurrira: utopia ala errealitatea?”-ri buruz

  • Noiz jarriko duzue aldizkaria formato digitalean? Baduzue asmorik?

  • Elhuyar aldizkarian, zientzia eta teknologia gaiak euskaraz aurkituko dituzu, eta paperean zein formatu digitalean irakur ditzakezu. Elhuyar aldizkariak webgune berria estreinatu du http://aldizkaria.elhuyar.org helbidean eta bertan Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean aurkituko dituzu. Gainera harpidedun eginez gero, zerbitzu osagarri batzuk izango dituzu: aldizkariaren edizio digitala deskargatzeko aukera, eduki osagarria irakurtzeko gunea (iturriak, bibliografia, bideoak, gaiarekin lotutako albisteak), edukiei buruzko iritziak emateko aukera edo harpidetzaren datuak kudeatzeko aukera. Apirilaren 15a aurretik harpidetzen bazara, tableta baten zozketan parte hartuko duzu. Zorte on!
    Zalantzak izanez gero: harpidetza@elhuyar.com