Itxaro Borda ‘Haur bat, liburu bat’ kanpainaren alde. Zu?

Itxaro Borda ‘Haur bat, liburu bat’ kanpainaren alde. Zu? –

IKUSIMIKUSI, urrian Saran egingo dugun Euskal Herriko lehenengo haur eta gazte literatura azokan haur bakoitzari liburu bat etxera eramateko aukera eman nahi diogu. Batzuentzat, beren euskarazko lehenengo liburua izango da! Hori da hain zuzen Haur bat, Liburu bat kanpainaren xedea. Itxaro Borda idazleak babesa eman dio Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak abian jarritako diru-bilketari eta babes horren isla da azpian ikusgai duzuen bideoa. Bideo gehiago erakutsiko dizkizugu, atxikipen gehiagorekin… Ostegunean ekarriko dizugu beste bat. Nor izango da?

Zure SUSTENGUA behar dugu hemen, orain! Lagunduko diguzu? 15 euroko ekarpena eginez haur bati euskarazko liburu bat eramateko aukera bermatuko diozu. ITSULAPIKOA plataformaren bitartez lagun gaitzakezu. Animatu!

ITXARO BORDA. IKUSI MIKUSIN HAUR BAT LIBURU BAT!

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude