Israelen enbaxadoreak ez zarete ongi etorriak

Israelen enbaxadoreak ez zarete ongi etorriak –

Aurten berriro ere Israel–Premier Tech txirrindulari taldea gonbidatu du 99.Ordiziako Klasikara Txapel Gorri Elkarteak Ordiziako Udalaren babesarekin.
Israelen enbaxadoreak ez zarete ongi etorriak
Zein da arazoa? Galdetuko duzue batzuk. Kirolariak besterik ez direla esango duzue beste batzuek. Bainan honela dirudi dezakeen arren, txirrindulari talde hau Ordiziara Israelgo enbaxadore bezala dator. Sylvan Adams, taldeko jabe nagusiak, garbi utzi du behin baina gehiagotan bere helburua Israelen irudia hobetezea dela, mundu osoan geroz eta kritika gogorragoak jasotzen dituen bitartean Palestinarren giza eskubideen etengabeko urraketagatik.
Israel–Premier Tech taldeak diru laguntzak ere jasotzen ditu Israeldar turismo ministeritzatik. Laguntza hauen helburua ez da kirol talde bat finanzatzea soilik, Israel izena entzutean txirrindularitzaz eta ez Palestinarren giza eskubidetaz pentsatzea baizik.
Israel ezin dugu normalizatu kirolen bidez. Palestinarrak egunero tirokatzen eta bere lurretatio botatzen dituzten bitartean gure herrira irripar lagunkoi batekin azaltzen zaizkigu Israeldar kirol taldeak. Kirol talde hauek konpetizio europarretan normaltasunez dabiltzan bitartean, Palestinarrei euren lurretan bizi zein kirola normaltasunez egitea ukatzen zaie sistematikoki.
Europar agintari eta gizarteak, Ukraniar gerratearekin eskuak burura eramaten ditugun bitartean sarraski, garbiketa etniko eta exodoak jarraitzen du Palestinarrentzat. Israelgo gobernuari zuzenean ematen dizkiogun laguntzetaz gain, bertako kirol taldeak normaltasunez gonbidatzeak Palestinarren kontrako proiektuari bultzada handia ematen dio, proiektu koloniala estatu normal bezala ikustea lortzen baitu.
Euskal Herritik, Nazioartearen isiltasuna apurtu eta honelako ekintza eta protesta xumeak, 1948. urtetik irauten dutenak, israeldarren inpunitatearekin amaitu eta Palestinar herria bizirik mantentzen laguntzeko ezinbesteko tresna dira.
Horregatik aurten uztailaren 25ean berriro ere Palestinarrei babesa ematera aterako gara, Ordiziar guztiei eskatuz Israel eta bertako enbaxadoreak ez gonbidatzeko gure herrira. Txirrindularien aurkezpenean 9:00 eta irteeran 12:00etan.
Israelen enbaxadoreak ez zarete ongi etorriak

Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldea. Ez dugu nahi CAFek Jerusalengo tranbia egitea.

9 pentsamendu “Israelen enbaxadoreak ez zarete ongi etorriak”-ri buruz

  • Ara, orain antisemitismoa. 4chan dirudi honek.

  • Israelen zein Palestinan ezagutzen al dute Euskal Herria, euskara eta dugun arazoa? Zenbat ikurriña daude Israelgo eta Palestinako balkoietan eskegita?

  • Errege katolikoek kanporatu zituztenetik ez dugu judurik izan Hego Euskal Herrian. Espainiar inperialismoaren larderia horrengatik inork ez du hemen sekulan protestatu. Eta nahiz eta judurik ez izan, antisemitismoa bor-bor. Ze lotsaemangarriak garen!

  • Judeofoboak ez zarete ongi etorriak!

  • Niri Hego eta Ipar eta horrelakoak ez ditut sekula ere Maite izan. Hala bada, zerorren iruzkinean garbi eta aratz adierazi duzu giputz edo , nork daki, euskaldun are okerrago lurralde batekoa izan zaitezkeela. Zumalakarregi handiak, giputza bazen ere, esana utzi zuen: Borrokarako nafarrak, harpilatzeko bizkaitarrak eta arabarrak, eta desfilatzeko giputz horiek. Harira. Juduek Nafarroako Erresuman ezagutu zuten abaroa hainbat urtetan, Isabel eta Fernando ez baitziren sekula ere Nafarroako errege-erregin, eta geroago Baionako txokolate industria oparoa garatu zuten. Bestela ere, jakin nahi bazenu zenbat diren judu deiturak geronen Euskal Herrian, bo, Vascongada Baskonia nik zer dakita hasi bila uste baino anitzez gehiago dira eta.

  • Oso ongi erabiltzen duzue antisemitismoaren mamua, baina egitateek hitz egiten dute beste edozerk baino askoz gehiago. Munduan barreiatutako juduek historian zehar pairatutakoak ez du egun Israel izeneko Estatuak egiten dituen basakeriak garbitzen. Biktima eta borreroa nahasten zabiltzate. Eta hau gai honenganako inolako interesik ez duen norbaitek diotsue, ni Garagarraren eskolakoa nauzue: Euskal Herriarentzat ez du afera honek inolako interes estrategikorik, gure mundusalbatzaileen apeta politikoetako bat da, internazionalismo herenmundistaren sinbolo. Eta bestaldean hemengo ezkerrak egiten duen edozerren aurka itsu-itsu zoazten arloteak (oso kinada irrazionala).
    Edozein euskaldun argik jakin beharko luke auzokoaren ateak ixtera joatea ez dela normalean ideia ona. Gure indar politiko apurra oso merke saltzen dugu, oparitu normalean, eta zertarako? Nik ez dut Israelik nahi, baina gurea ez den eta gureari mesede egiten ez dion borroka batean muturrak sartzen ibiltzea ezta ere. Utzi kontu hau NBEn deklarazioak egitera dedikatzen diren hipokritei, guk nahikoa lana bait daukagu gure burua salbatzearekin.
    Euskal Herria Europako beste herrialde dominatuekin batu behar da arlo politikoan eta mesede gutxi egiten diguten borroka hauetaz ahaztu.

  • Nahiko nuke nik palestinarren egoeran egotea. Haien arazoa mundu guztiak ezagutzen du, gurea inork ere ez. Haiek bederen NBEren aldeko adierazpenak badituzte, guk zer dugu? Haiek jaiotze tasa zoragarria dute, guk? Haiek euren hizkuntzan hitz egiteko arazorik ez dute, guk?

  • Nagore, giputzekiko duzun jarrera hori gehixeago azalduko bazenu? Zure mezu askotan igarri dut baduzula giputzekiko zerbait. Jarrera horren erroak zeintzuk diren ezagutzea gustatuko litzaidake.

  • Ni ere Garagarrekin eta Antidotoarekin bat nator. Ah! Eta ahaztu gabe: 2017ko Kataluniaren erreferendumaren aferan Palestinako lehendakariak, Mahmud Abbasek, Espainiako Gobernuarekin bat egin zuen bere indar guztiarekin. Israel aldiz, ez zuen bere iritzia era argian esan, batzuen arabera Israelgo Gobernuaren zati bat behintzat Kataluniaren alde zegoelako.