[Ispilu Beltza] Hau ez da pelikula bat

[Ispilu Beltza] Hau ez da pelikula bat – 

Ispilu Beltza Donostia Kultura Irratiak ekoizten duen kultur magazina da, astelehenetik ostiralera FM 107.4 frekuentzian, donostialdean. Eta nahieran DK Irratiaren webgunean eta audio plataformetan

Bizitzen ari garenak thriller distopiko baten antza badu ere, ez da pelikula bat. Errealitatea da, gordin gordina. Donostiako zinema aretoek ateak itxi zituzten martxoaren 13an, eta badirudi urte amaierara arte ezingo dituztela berriz zabaldu. Pelikulen estreinaldiak atzeratu egin dira, jaialdiak bertan behera utzi, eta beldurgarria da etorkizuna asmatzen jartze hutsa.

Testuinguru honetan Iñaki Elorza Sade zinemen zuzendariarekin hitz egin dugu, aretoen egoeraz eta baita ere ‘Etxebegiak’ labur lehiaketaz. Iluntasunean piztu den poxpolo bat da Sade zinemek martxan jarri duten ‘Etxebegiak’ laburmetraia lehiaketa. Familiek etxean labur bat egiten ikasteko tailerra eta lehiaketa.

Gainera, Koldo Almandoz, Jon Garaño eta Izaskun Arandia zinemagileen etxeetara gerturatu gara. Bakoitzak pelikula bat gomendatu digu etxealditik ihes egiteko.

[Ispilu Beltza] Hau ez da pelikula bat

Entzun DK Irratiaren webgunean

Spotify | Apple Podcasts

[Ispilu Beltza] Hau ez da pelikula bat

Ekaitza bainuontzi batean