Irunen bi alarde betirako?

Irunen bi alarde betirako?

Mikel Iturria irundarrak alardeaz hitz egin du Harrikadak blogean.

20 urte baino gehiago pasa dira jada Irungo alardean emakumearen parte-hartze parekidea eskatu zenetik. Bi alarde betirako? Xabier Kerexetak proposamen bat dauka. Eta Denis Itxaso ere ari da zerbaitetan. Botila erdi hutsik edo erdi beteta ikus daiteke.

Aurten zeresana eman du sareetan Karrika Nagusiko Batzokiko balkoia(k) jasotzen dituen argazki batek (tira, bik).

Ikus dezakezuenez, lehen balkoian bizkarra emanda bost lagun ageri dira Alarde parekide edo mistoko konpainia bat pasatzen den bitartean. Bigarren balkoian, aldiz, denak desfileari begira daude. Nire lagun batek dioen bezala, EAJk denetarik du bere maletan.

(Nafarroa aldetik, jelkide batek zioen ea nolatan ospatu daitekeen 1522ko nafarren porrota Gipuzkoan).

Noizbait esana daukat ni, irundarra izanik ere, ez naizela inoiz atera alardean, baina bertako emakumeentzat eskubide bera nahi dudala: herriko jaietan parte hartzeko aukera norberaren esku egotea.

.

500 urte

Ekaina amaieran amaren etxetik pasa eta aldizkari bat hartuta egin nuen buelta Donostiara. Bertan Xabier Kerexeta historiagileak sinatutako bi artikulu: Berba in biou (sarrera moduan) eta Cumplimos 500 aƱos (jarraipena eta garapena).

Kerexetak dio iritsi dela gauzak konpontzeko unea eta erronka botatzen dio Irungo herriari: bosgarren mendeurrena beteko denez 2022an, Bidasoako alardeak Unescoren ondare immaterial izendatzeko kanpaina hastea.

Hainbat adibide jartzen ditu. Nik bi argudio aipatu nahi nituzke segidan:

  • Ez dago (er)aldatzen ez den festarik eta, gizartearen zentzu berean (er)aldatzen ez bada, desagertu egingo da.
  • Festak ospatzeko bitan banatzen den herriak arazo bat dauka, larria gainera.

.

Itxaso bete ur?

Goiko lerro hauek astean zehar zirriborratu nituen. Larunbatean Berria egunkariak Maite Asensiok Denis Itxasori eginiko elkarrizketa mamitsua argitaratu zuen: Uztargarria da bi alardeetara joatea.

Itxasoren iritzia irakurri ondoren lau ideia di-da:

1.- Zaplasteko mordoa jasoko zituela alde batetik zein bestetik (berak hirugarren espazio bat aipatzen du).

2.- Hainbat txio irakurri ditut eta ez dakit ez ote den jendea horrelako proposamen bat azkar samar baztertzen ari proposamena egin duena zein den aintzat hartuz.

3.- Badago urik igerileku horretan? Hau da, bere proposamen soila da? Bere kabuz mugitu da? Zer pentsatzen dute Bidasoaldeko eragileek?

4.- Zubigintzan ez dut ikusten politikari askorik: oso gutxik dute mugitzeko aukerarik edo gogorik alor honetan.

Amaitzeko, Xabier Kerexetaren enbidoa: “Bost urte ditugu arazo dena aukera bihurtzeko (…) Nor dago prest?”

Irunen bi alarde betirako?Irunen bi alarde betirako?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

6 pentsamendu “Irunen bi alarde betirako?”-ri buruz

  • Alardea jai bat da, ez historiako gertakizun konkretu baten kontakizun zehatz bat. Milaka gauza aldatu dira jatorritik gaur arte. Beraz jaia dan aldetik.administraziotik sustatutako alarde parekidea eta bakarra . Gainontzeko guztia diskriminazioa da.
    Ez dago eztabaida logikorik, dagoen gauza bakarra botuak galtzeko beldurra. Gaiak ez du gehiagorako ematen.
    Irunek, eta zer esanik ez Hondarribiak (Madrildarrez osaturiko konpainiarekin, to tradizioa) euskaldun gehienak lotsarazten gaituzte eta internazionalki publizitate txarra ematen digute. 21. mendean gauza hauek ez dira eztabaidatzen, errotik moztu eta listo.

    • Alardea jai soila bada, frankismoa goratzeko festak egingo baziren ondo eginak egongo ziren? Festak izango ziren bakarrik. Ez da jai soil bat, zer ospatzen da? Jaia denez edozer balio du? Milizia foraletan oinarritutako jai bat? Bale. Gure herrikideekin izaniko guda Gaztelaren konkistarengatik ospatzeko jaia ? Ezta pentsatu ere.

      Baina beno jai bat denez, ea noizko Hilteren aldeko jai bat, edo Francoren aldekoa….

  • Ikusten da herriak nahi duena ez duela pixurik zuretzat Zet, herriak modu bateko alardea nahi du, baina administrazioak eta politiko zuzenaren aldeko indar fundamentalistek “parekidea” sustatu nahi dute. Horri fatxismoa deitzen zaio. Lotsarazlea dena hauxe da, herriaren borondatea ukatzea, lau txolinduek beren borondatea inposatu nahi dutelako.

    • Ze herri? Kanpotik etorritako partaideen erdiak? Ze herri? Gurea kolonizatu duten herritar hoienak?
      Ta bide batez, herriak nahi badu, beltzen aruka izango bazan ondo? Gizon zurien aurkako edozer herriak nahi badu? Espainiaiolen aurkakoa? Edo Espainiaol gehiagi direnez Euskaldunen aurkako zeozer egin nahi badute ondo? Herri hori mundtik at dago?
      Ze daki herri hark ospatzen duenari buruz? Ezertxo ere ez, behintzat %90a.
      Baina herriak nahi duenez…

  • Lau txolindu? EAEko gainontzeko herri guztiak lau txolindu dira? Noiztik bozkatzen dira eskubideak? Fatxismoa? segi segi erridikuloa egiten.
    Tradizioaren izenean ere PNVko EBBtik kendu emakumeak, kirtena!!

  • Gehiengoak ez du eskubiderik emakume bakar bati jaian parte hartzea debekatzeko, bakar bati. Gehiengo zuriak beltzak autobus berean ez joatea erabakitzea bezala.