Iruñeko gaztetxea babesteko sinadura bilketa

Iruñeko gaztetxea babesteko sinadura bilketa

Gaztetxe berria dute Iruñean. Jada pasa dira 10 urte inguru Iruñeko Euskal Jai gaztetxea desalojatu zutenetik. Larunbatean okupatu zuten Compañia kalean dagoen eraikin berria gazte eta herri mugimenduetako hainbat lagunek. Orain, ekimena babesteko sinadura bilketa abiarazi dute.

Iruñeko gaztetxea babesteko sinadura bilketaEraikinaren jabetza Nafarroako Gobernuarena denez elkarrizketei ekin diote asanbladako kideek.

Aldarrikatu dute “espazio honen erabilpen sozial eta autogestionaturako edo baldintza berdinak betetzen dituen beste espazio baten eskaintza” soilik onartuko dutela.

Bestalde, ohartarazi dute egunotan Diario de Noticias egunkariak zabaldutako informazioa gezurra dela. Egunkari honek asanbladako kideek Iruñeko udal gobernuarekin elkarrizketak izan dituztela argitaratu zuen. Asanbladak ezeztatu egin du.

Kortxoenearen eraistearen ondotik dator Iruñeko gaztetxearen okupazioa.