Iruñeko Euskararen Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia

IruñaIRUÑEKO EUSKARAREN ORDENANTZAREN ALDAKETA BEHIN BETIKO ONETSIA.

Iruñeko Euskalgintzak orain dela hilabete asko hasitako kanpaina arau mailako emaitza izan du: Euskararen Ordenantza dagoeneko aldatuta dago.

Bigarren Xedapen Gehigarria berria da eta halaxe dio: “Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan”.

2012ko uztailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldaketaren behin betiko onespena argitaratu zen eta dagoeneko indarrean dago.

Beraz, euskara nolabait baztertuta uzten duten seinaleen aurkako tresna berria daukagu euskaldunok. Ea denborarekin hiriaren irudia aldatzerik dugun!

Iruñean, 2012ko abuztuaren 5ean.

Joseba Otano Villanueva (Administrazioan Euskaraz taldeko kidea).

Administrazioan Euskaraz Taldea