Iruñean argi dugu: “Ardura kolektibo eta politikoak behar dira”

Iruñean argi dugu: “Ardura kolektibo eta politikoak behar dira” –

San Ferminen atarian, atzo prentsaurreko agerraldia egin zuten Iruñeko mugimendu feministak eta herri mugimenduek. Euskal Herriko Bilgune Feministaren ataritik jaso ditugu bertan esanak:

Egun on,

Iruñean argi dugu: "Ardura kolektibo eta politikoak behar dira"Gaurkoan hemen bildu garen mugimendu feministako eta herri mugimenduetako eragileok ondorengoa adierazi nahiko genuke:

Urte luzez ari dira mugimendu feminista eta herri mugimenduak eraso sexistarik gabeko eta guztiontzako jai parekideen alde lanean, bakoitza bere eremutik eta ditugun berezitasunak errespetatuz.

Hainbat sektore eta batez ere komunikabide batzuek nahita egindako irakurketaz gain, eraso sexisten aurkako borroka ez zen 2016ko uztailaren 7an hasi, eta gau hartakoa zoritxarrez, ez zen eta ez da izango ere biziko dugun eraso bakarra. Salaketa horren ondorengo prozesu judizial, erabaki judizial, sententzia eta azken gertakariek sortutako ezinegon eta amorrua ulertzen dugu, baina honek ezin du gure borroka instrumentalizatzeko edo emakumeon kontrako indarkeriaren edonolako analisiak egiteko aitzakia izan.

Indarkeria matxistari aurre egiteko prebentzioa, heziketa eta beste giza-harreman batzuk eraikitzea beharrezkoa da. Hala ere, egungo marko juridikoaren barnean eta gure helburua beste eredu ez punitiboetara transitatzea delarik, Estatuak erasotzaileak ez babesteko, erasoak bere izenez deitzeko eta erasotutako emakumea zein beste guztiok babesteko exijitzen dugu.

Hemen gauden eragileok jai giroko eraso sexisten kontrako borrokan hamarkadak daramatzagu lanean. Guk ez dugu titularretan oinarritutako lanik egiten eta urtetik urtera Iruñeko herritarrek emandako erantzuna ez da kasualitatea izan. Mugimendu feminista eta herri mugimenduak komunean egindako lanaren fruitua da, 2014tik aurrera instituzioek ere babestutakoa.

Urtetik urtera sanferminak emakumeondako ahalik eta espazio seguruenak eta eraso sexistarik gabekoak izan daitezen gogor lan egiten dugu, kanpaina ezberdinak martxan jarriz, protokoloak berrituz, gure artean bildu eta erabakiak hartuz, baina batez ere, eta guretzat hau da garrantzitsuena, gure artean konpartituz, kontrastatuz, akordioetara iritsiz eta gure erabakiak era kolektiboan hartuz.

Sanferminak, nazioarteko dimentsioa duten jaiak izateaz gain, iruindar guztion jaiak dira, hiri honetan bizi eta gure bizi proiektuak ditugunonak, eta horrela izaten jarriatu behar duela uste dugu.

Azken asteotan eta sare sozialetan batez ere, zalantzazko jatorria duten hainbat iniziatiben berri izan dugu, asko anonimoak direnak eta beste asko emakumeak ahalduntzeko ustezko helburuarekin eraso sexisten kontrako borrokan nazioarteko eredua den gure hria erasotzen dtuenak. Iniziatiba hauetako asko gure hirikoak ez diren eragile eta kanpoko agenteek sustatu dituzte inolako eztabaida, konsenso, kontraste eta helburu finkorik gabe. Deialdi guzti hauek, hemengoek egiten dugun lana gutxietsi eta negatiboki eragiten diete askoren artean hartutako erabaki eta bertako dinamikei, haien helburua hau ez den arren.

Honi, egiten diren dinamikak ikusirik gure hiriarekiko eta festen idiosinkrasiarekiko ezjakintasuna gehitu behar zaie, eta gainera eraso sexisten borrokan kalterakoak izan daitezkela uste dugu. Beraz, Iruñeko hainbat eta hainbat kolektiboren lana kaltetu eta baldintzatzen duen kanpo esku-sartzea dela deritzogu.

Guzti honengatik, ardura kolektibo eta politikoa eskatu nahi dugu. Iniziatibak ongi etorriak izaten dira, beti ere behar bezalako komunikazio bideak erabiliz, Iruñeko mugimenduekin kontrastatuz eta gure egoera espezifikora egokituz.

Gure deialdiak zehaztasun handiz egindakoak dira, kanpaina orohar batzuen gainean daude eta epe luzerako helburuak dituzte.

Beraz, ardura kolektiborako deia egin nahi dugu. Erasorik gabeko jai edota erasoak jasandako emakumeon inolako laguntzarik ematen ez dioten egoeraren araberako dinamika oportunista asko dago. 2016tik errepikatzeaz nekatu ez garenez, kasu bakarrean zentratzeak gainotzekoak ikusezin bihurtzen ditu, garrantzia kenduz eta batez ere errealitatearekin zerikusirik ez duten elementuei garrantzia emanez.

Eraso guztiak dira garrantzitsuak, erasotuak izan diren emakume guztiok gure babesa behar dute eta erasoek, intentsitate altu edo baxukoak izanda ere, inoiz ez dute justifikaziorik.

Bukatzeko, eraso sexistarik gabeko jaiak lortzeko lanean jarraituko dugula esan nah dugu, Autodefentsa Feministara eta indarkeria sexistaren aurka gure artean antolatu eta artikulatzera dei egiten dugu.

Hemendik, jaiak hasteko 3 egun falta direnean, mugimendu feminista eta herri mugimenduak emakume guztiei jaiak goza ditzaten dei egiten die. Hauek gure jaiak dira, arauak guk jartzen ditugu eta gure espazioa exijitu behar dugu, plazak hartuz, barre eginez, dantzatuz, antolaketan parte hartuz, kaleak eta eszenatokiak hartuz. Azken finean, guk nahi dugun moduan jaiak gozatuz.

.
Prentsaurreko honetan mugimendu feministako Bilgune Feminista, Emakume internazionalistak, FARRUKAS, Indarkeria Ssxistaren kontrako emakumeon plataforma eta Andrea-Lunes dira.
Herri mugimenduko Gora Iruñea! eta Iruñeko peñen federazioko kideok gaude.

.

Prentsaurrekoaren argazkia: Martxelo Diaz (Naiz).
Iruñean argi dugu Iruñean argi dugu Iruñean argi dugu Iruñean argi dugu Iruñean argi dugu Iruñean argi dugu Iruñean argi dugu
eraso sexualak, Iruñea, mugimendu feminista, Sanferminak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude