Iruñea aske, eraso sexistarik gabe (bideoa)

Iruñea aske, eraso sexistarik gabe (bideoa) – 

La Pamplonesak txupina bota eta Sanferminak has daitezen bi egun baino falta ez direla, komeni gogora ekartzea eraso sexistarik gabeko festak izan daitezen egin duten bideoa.

Eleanitza da ikus-entzunezkoa, eta emakume andana ageri da bertan, festez gozatzen, pozik. “Zarena zarela, zure erara, zeurea da festa. Izan aske. besteekin gozatu, partekatu; festa ari du” dio mezuak, laburrean. Hala bedi.

Bestalde, giroan sartzeko, gogoratu hemen dituzuela aurten festak iragartzeko lehian izan diren afixak. Baita Iruñeko peñen pankartak ere. Bukatzeko, denborazkanpokoagoak diren beste bi sarrera ere proposatuko dizkizuegu, Sanferminekin lotuta. Bata, festetan zuriz noiztik eta zergatik janzten den azaltzen duena, eta bestea, kilikiak xaxatzeko aholkuak ematen dituena.

 

Iruñea aske, eraso sexistarik gabe (bideoa)Iruñea aske, eraso sexistarik gabe (bideoa)