Iruña-Veleiako III. Biltzarra

Iruña-Veleiako III. Biltzarra –

Iruña-Veleiako III. Biltzarra: Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa

Bihar, maiatzaren 29an, aukera ona dugu Iruña-Veleiako azken informazioez jabetzeko.

Lau mahai inguru egongo dira eta lau ikuspegi horiek landuko dira.

Hizlarien artean honakoak ditugu: Antonio Rodriguez Colmenero, Mari Carmen Basterretxea Urrosolo, Miguel Thomson Okatsu, Josu Naberan Naberan, Felix Rodrigo Mora, Patxi Alaña Arrinda, Joseba Mintegi Eskisabel, Paulo Arrieta Aizpuru eta Felix Zubiaga Legarreta

Gasteizko Europa Jauregian ala streemingen bidez parte hartzeko izena eman.

Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, unibertsitateek, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideek, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztabaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijiosoen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu. 

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.

Iruña-Veleiako III. Biltzarra

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera 

09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak

Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de síntesis

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa

Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su 

consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad

Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan

11:45 Atsedenaldia

12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa

Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo

Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa

14: 00 Bazkaria 

16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea

Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen

Joseba Mintegi: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan

17:45 Atsedenaldia

18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristautasunaren hastapenaren aurka?

Paulo Arrieta: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, ambigramatikoak , etab.

Felix Zubiaga: Arkeologia eta Arketipoak  

19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa…

20:00 Amaiera

Maiatzak 30, igandea

11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan 

 

Aurrez aurre eta streemingen bidez parte hartzeko  izenemateak

Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €. Ikasle edo langabetuek: 15 € 

Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €

Igandeko bisita gidatua doakoa da.

.

Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri) 

Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com – 663 901 248 

Iruña-Veleiako III. Biltzarra