Irlandako preso errepublikarren gose grebaren 30. urteurrena. Film emanaldia: HUNGER

Pasai Antxoko Basari Foroak, hausnarketa eta eztabaidarako topaguneak, bi ekimenantolatu ditu datozen egunetarako; Irlandako gatazka ardatz, hitzaldi eta film emanaldibana, hain zuzen. Hala, asteartean, martxoaren 15ean, Txente Rekondok hitzaldiaemango du Basari elkartean, 19:00etan hasita.

Bi egun beranduago, berriz, osteguna17an, Hunger filma ikus ahal izango da, ordu eta leku berean.Ez da kasualitatea bi ekimenon gaia Irlandako gatazka izatea. Izan ere, Irlandakopreso errepublikarrek Long Kesh espetxean egindako gose greba famatuaren30. urtemuga betetzen da egunotan. Hain eskubideen defentsan, 1981eko martxoarenlehenan ekin zioten presoek protesta gogorrari, urte bereko urriaren 3ra arte luzatuz.Denera, 10 preso errepublikar hil ziren borrokaldian, Irlandako askapen borrokanmugarri bihurtuz eta nazioartean oihartzun itzela lortuz.

HITZALDIA

Irlandatik Euskal Herrira: gatazkak konpontzeko urratsak eta gakoak izenburupean,Txente Rekondok hitzaldia emango du asteartean Basari elkartean. Analista politikoa daRedondo, GAINeko (Gabinete Vasco de Analisis Internacional) partaidea, eta Irlandakogatazkan aditua. Solasaldian, Irlandako gatazka armatua gainditzeko egindako urratsakgogorarazi eta aztertuko ditu Rekondok, Euskal Herrian bizi dugun gatazkarekikodauden antzekotasunak eta desberdintasunak azpimarratuz.

FILM EMANALDIA

Ostegunean, berriz, Hunger filmaren txanda izango da. Steve McQueenek 2008anzuzendutako film hau 1981eko gose grebaren kontakizun erreala bezain harrigarria da,gogorra bezain zirraragarria.Oso kritika onak eta 30 sari baino gehiago pilatu ditu lan honek; tartean, 2008anCannesko Zinemaldian jasotako Urrezko Kamara saria, opera prima onenari. Urtebereko Donostiako Zinemaldian arrakasta handia izan zuen, baina harrezkero ezin izanda ikusi Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan. Zergatik ote?Basari Forotik, hortaz, ekimenotan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu Pasaiakonahiz gure eskualdeko herritar orori.

gose greba, Irlanda

2 pentsamendu “Irlandako preso errepublikarren gose grebaren 30. urteurrena. Film emanaldia: HUNGER”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude