Irisgarritasuna Justizian: orekatu beharreko balantza

Ikusmen edo entzumen arazoak dituzten pertsonen eskubideak zein heinean errespetatzen dira? Eskubide horiek aitortu eta arautzen dituzten Legeak egon badaude, eta zalantza gabe, Administrazioek eredugarri beharko lukete eskubide horien egikaritzan.

perdida-edificio

Arlo horretan EAEko Justizia Administrazioaren egoera zein den ikertu nahian, hiru erabiltzailerekin batu gara, eta gaiaren inguruko hausnarketa egiteko eskatu diegu: Alvarok, Virginiak eta Angelek administrazio arloan eskarmentu handia dute, eta EAEko Justiziaren egoerari ongi baino hobeto hartu diote neurria.

Alvaro Ortega Euskadiko Gorren Elkarteen Federazioko presidentea da. Justizia Administraziora  duela  15 urte jo zuen lehendabiziko aldiz,eta ordutik hona Justizia arloan egondako aldaketari buruz duen iritzia azaltzeko, urte hauetan bizi izandako egoerak kontatu dizkigu. Bere hitzetan, zerbitzua eskatzeko orduan gauzak hobetu daitezke.

Virginia Revuelta zeinu hizkuntzaren interpretea da, eta pertsona gorren eta gormutuen eskubideak bermatzeko orduan, bitasuna dagoela uste du: batetik Legeak zeinu interpretea izateko eskubidea bermatzen du, baina  bestetik, Justizia Administrazioaren lanerako martxak eta pertsona gor eta gormutuen testuinguruaren ezagupen ezak zeinu interpretearen lana baldintzatzen dute.

Angel Santamaria itsua da, eta telefonoz edo internet bidez zita eskatu ahalko balitz, erabiltzaileak zalantzak galdetu edo laguntzailearekin zita eguna lotu ahal izango lukeela uste du.

Erreportaje osoa, zalantza, kezka eta bestelakoekin hurrengo loturan ikus dezakezue:

http://www.justizia.net/albisteak/irisgarritasuna-justizian-orekatu-beharreko-balantza