Irakasleen Prestakuntza Masterrean izena emateko epea ireki du UEUk

Irakasleen Prestakuntza Masterrean izena emateko epea ireki du UEUk –

Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean izena emateko epea ireki du UEUk, eta maiatzaren 25a arte egongo da izen-emate epea zabalik. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) GOI zentro atxiki gisa, UEUk euskaraz eta online eskainiko du masterra lehendabiziko aldiz, 2020-2021 ikasturtean.

Masterraren helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, «irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko».

Irakasleen Prestakuntza Masterrean izena emateko epea ireki du UEUkOnLine modalitatean, eskolak UEUren Ikasgela Birtualaren bidez emango dira, eta ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar dituen tresna eta baliabide guztiak eskura izango ditu uneoro ikasleak. Gainera, modalitate honek Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskainiko du: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea izango da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan.

UEUk eskainiko duen master honek hiru espezialitate izango ditu: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, eta Natur Zientziak eta Matematika. Guztira, 120 plaza.

Informazio gehiago eta aurrematrikula egiteko: www.ueu.eus

Epea ireki du UEUk

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)