Irakasleen Lantegietan izena emateko epea zabaldu dugu

Irakasleen Lantegietan izena emateko epea zabaldu dugu –

Laugarren aldiz martxan jarri dugu irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat egitasmoa. Otsailaren 19ra arte zabalik egongo da izena emateko epea. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzari esker gauzatzen dugu eta irakasle eta ikastetxeei zuzendua dago. Proiektu honen helburua EAEko haur eta gazteengan (3 urtetik 16 urtera) euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea da eta, horretarako, irakasleak formatzea ezinbestekoa da irakasleak direlako irakurketaren bitartekariak. Egitasmoaren nolakotasuna azaltzeko bideoa egin dugu.

Irakasleen Lantegietan izena emateko epea zabaldu dugu

Egitasmo honen baitan EAEko 72 eskolei aholkularitza eskainiko diegu aurten. Saioak lurralde bakoitzak duen eskola kopuruaren arabera banatuko ditugu. Saioen erdia DBHko irakasleentzat izatea aurreikusten dugu eta gainontzeko erdia HH eta LH-ko irakasleentzat. Saioak, doakoak dira. Galtzagorri Elkarteko bi profesional arituko dira gehienez bi orduz iraungo duten saio hauek eskaintzen: Intza Alkain, Gipuzkoan, eta Saroa Bikandi, Bizkaian eta Araban. Lantegiak lehenengo aldiz egiten dituzten eskolek egitarau bat izango dute eta bigarrenez egiten dutenek beste bat, jarraipena emango diona aurretik egindakoari.

Saioak goizez, eguerdian edo arratsaldez izango dira, eskoletan bertan. Gainera, herri bakoitzean, udal liburutegiko langileak gonbidatuko ditugu lantegietara: hala, Udal Liburutegien eta eskolen arteko sar- lana ere indartu nahi genuke.

Parte-hartzaileak izen-emate ordenaren arabera hautatuko direla, probintzia bakoitzeko saio kopurua bete arte. Eskaera gehiago izango bagenu, itxaron-zerrenda bat osatuko genuke datorren urterako. Izena emateko, formularioa bete behar da eta oharren atalean gehien komeni zaien ordua jarri behar da.

Irakasleen Lantegietan izena emateko epea zabaldu dugu

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude