Irakasleen desegonkortzea, interinoon aMORTizatzea

Irakasleen desegonkortzea, interinoon aMORTizatzea –

Irakasleen desegonkortzea, interinoon aMORTizatzeaGaur astelehenean irekiko da epea Nafarroako Hezkuntza Publikoko irakasleak egonkortzeko. Oro har, oso lanpostu gutxi aterako dituzte eta, gehienez ere, behin-behinekotasuna % 43ra mugatuko da. Batzuk funtzionario bihurtuko dira eta gehienak oso egoera zaurgarrian geldituko. Hemendik gutxira haien lanpostuak amortizatzeko arrisku bizia dago, are gehiago matrikulazioa behera doanean eta ratioak jaisten ez direnean, Hezkuntza Itunak agintzen duen bezala.

Egonkortze prozesua baliatu dute PAIren Legea ezartzeko eta, horren bidez, atzerriko hizkuntzen C1 titulua nahitaez eskatuko da hainbat lanpostutan. 2021-22 ikasturtean ikasturte osoko 4.300 kontratu egin zituen Hezkuntza Departamentuak. Horietatik 875 ziren atzerriko hizkuntzaren profilarekin eta 3.548 profil hori gabe. Osotara, 766 lanpostu aterako dira egonkortze prozesura, 352 atzerriko hizkuntza profilarekin eta 414 aipatu profilik gabe. Profilarekin lanpostuen % 40 egonkortuko dira, eta profilik gabe % 11,7. Esate baterako, atzerriko hizkuntzaren profilik gabe, Haur eta Lehen Hezkuntzan euskaraz 0 lanpostu deituko dituzte, eta Haur Hezkuntzan gaztelaniaz bat ere ez, eta Lehen Hezkuntzan bakarra.

Ezkutuko Enplegu Erregulazioa eginen zaie hamarkadatako esperientzia daukaten ehunka irakasleri.

Hezkuntza Departamentuak asmoa du plantilla ordezkatzeko eta gero eta irakasle gehiago izateko ingeleseko C1 tituluarekin. Gainera, PAIren Legean xedatzen da PAI hizkuntza eredu bilakatuko dela eta, horrela, ingeleseko titulua PAI ikastetxeetako irakasle guztiei eska lekieke.

Egonkortze prozedura onetsi zen Nafarroako Parlamentuan; PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos alderdiek ahalbidetu zuten triskantza. Hori dela eta, STEILASek helegitea jarri du Irakasleen Lanpostuen Egonkortzeari buruzko Foru Dekretuaren aurka, PAIren Legea gelditzen saiatzeko eta langile guztien eskubideak babesteko.

Irakasleen desegonkortzea, interinoon aMORTizatzea

Irakasleen desegonkortzea, interinoon aMORTizatzea