Irailaren 30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia izango da Donostian.

Datorren asteazkenean, irailak 30, Donostiako Tabakaleran, Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 aurkezteko ekitaldia egingo da arratsaldeko 19:30etan hasita.

Txapelketa Nagusiaren jendaurreko aurkezpena izango da. Bertsolari, epaile eta gai-jartzaileez gain, antolakuntzan parte hartu dutenei, babesleei, eta kultur erakunde eta elkarteetako ordezkariei egin zaie ekitaldian parte haratzeko gonbitea.

Besteak beste, Zura musika taldea izango da ekitaldian eta txapelketako “bertsoka-bertsoka” kantua zuzenean eskainiko du.Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira.