Irailak 4, IRUN eta HENDAIA manifestazioa Askatasuna, Libertad, Liberté

 

Atzo goizean Santiago zubian prentsaurreko bat egin zen, Irun eta Hendaia bitarteko manifestazio bateratuaren berri emateko. Irailaren 4an, arratsaldeko 4etan abiatuko da martxa bi udaletxeetatik eta Santiago zubian elkartuko dira. Erakunde publiko guztiek askatasun indibidual eta kolektibo guztiak berrezartzea eskatzen dugu eta hedabideei, auzi honen gaineko ikuspegi guztiak eman ditzaten dugun eskubidea aldarrikatzen dugu.

Txertaketaren” etorrerarekin batera, Espainiar estatuan “Covid pasaportea” ezarri dute zenbait autonomia erkidegotan, eta autonomia erkidego horietako justizia auzitegi gorenek pasaporteak legez kanpokotzat jo dituzte.

Frantziar estatuan, berriz, derrigorrezkoa dute osasun txartela izatea, bizimodu normala egin ahal izateko. Jatetxe batera, zinemara, azalera handi batera, ospitalera eta eguneroko gai gehienetara joatea, esaterako, debekatu egin zaie txertoa hartu ez duten pertsonei.

Irailaren 15etik aurrera, txertoa jarrita ez duten osasun langileak, jendarmeak eta suhiltzaileak lanik eta soldatarik gabe geratuko dira. Polizia eta militarrak gonbidatzen ari dira, baina oraingoz ez dituzte behartzen.

Ostalaritzan, irailaren hasieran osasun txartela eskatzen hasiko dira. Edo bestela, PCR testa 2 egunean behin egitea. Beste aukera bat covid pasatu izana da eta, kasu horretan, 6 hilabete dituzte txertoa hartzeko.

Frantziarren % 50, gutxienez ez denez txertatu, presio neurri horiek hartzen hasi dira. Gauzak horrela, frantziar erresistentzia zoriontzekoa eta eredugarria dela uste dugu da, bertako herritarrak erakutsi duten heldutasuna guztion eskubideak, osasuna eta askatasuna babesteko oso baliagarriak zaizkigu.

Zergatik joan behar dugun larunbateko martxara? Ekitaldi historiko baten aurrean gaudelako, mundu mailako testuinguru batean markatzen dena, munduan zehar egiten ari diren manifestazio askoren parte izanik. Gure ingurura begiratzen badugu, gertatzen ari dena da kreditu sozialeko sistema bat ezartzen ari dela: txartel bat daukazun sistema bat, non puntuak dauzkazun eta esaten duzunaren, sentitzen duzunaren eta egiten duzunaren arabera puntuak galtzen dituzun. Puntuak kentzen dizkizuten heinean, gauza batzuk ezin dituzu egin, janaria ezin erosteraino. Hasierako datu gisa, covidari buruzko osasun-datuak dauden arren, etorkizunean beste datu batzuk gehituko dira.

Horregatik, bidegurutze hori guztioi dagokigu, eta sistema horrek giza eskubideei uko egitea dakar, intimitaterako eskubidetik hasita. Gero, adierazpen askatasunerako eskubidea ezabatzen da: logikoki, sistemaren aurka dagoen orok ezin du esan, esaten badu puntuak kentzen zaizkiolako. Azkenik, mugikortasunerako eskubidea: pertsona bakoitza non dagoen zaintzeaz gain, gizarte kredituaren sistemak nora joan zaitezkeen esaten du, dituzun puntuen arabera. Une honetan, txertatuak leku jakin batzuetan sar daitezke adibidez.

Kontrol sozialeko sistema hori nahi ez dugunok aurka egin eta mobilizatu egin behar dugu. Garaiz gabiltza eta orain gelditu egingo dugu. Etorkizuneko belaunaldientzat borrokatzen gara.

Larunbatean Santiago zubian elkartuko gara!

Bizitza Plataforma. 2021.09.02

 

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

5 pentsamendu “Irailak 4, IRUN eta HENDAIA manifestazioa Askatasuna, Libertad, Liberté”-ri buruz

  • HAN IZANGO GARA. Espero dezagun gizakiari eta berez dagokion askatasunari gutxieneko begirunea dion jende andana biltzea. Totalitarismoaren kontra, ustelak lurpera, bizitza da handiena.
    Mila esker, Bizitza!

  • Herri honetan adina sekta inon sortu ote da?

  • Zuek diozue gutxienez Frantziarren %50a ez dela txertatu. Datuak begiratzera joan eta %60,6 a guztiz txertatua dago eta %72,5 a lehenengo txertoarekin.
    Beste gezur bat, bata bestearen atzetik.

  • Askatasuna diozue? “Gizatasuna” patrimonializatzen ari zarete orain… Ayuso, Abascal eta Le Pen-en komunikazio eskuliburuak lapurtu dituzue… Biba zuek…

  • Bide batez, agian, informazio eguneratua duzue: zertan da txetoen bidez zainetan sartu bide duzkiguten “mikrotsis”-en kontua? Bestalde, 5G sarea duen herri batera joan behar dut: txotxongilo baten moduan hartuko dute neure gogoa haien mende? Zer egin dezaket halakorik gerta ez dakidan? Zerbait gertatzen bazait, Zuhaizpen sendatuko naute? Mila esker, aurrez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude