Iparraldeko kostaldea: prezio altuak eta bigarren etxebizitza ugari

Bigarren etxebizitzak Iparralden - Iparraldeko kostaldea

Iparraldeko etxebizitzen geografiari erreparatu nahi izan diogu aste honetan Gaindegian, eta ateratako argazkiak argi erakutsi digu nabariak direla lurraldeak bizi dituen desorekak.

Izan ere, itsasbazterreko herrietan pilatzen da egungo etxebizitza parkearen %66,9 eta Iparraldeko biztanleria osoaren %58,2. Azpimarragarria da, ordea, etxebizitza horien %25,5 (30.269 guztira) bigarren etxebizitza gisara erabiliak direla. Fenomeno hori, batik bat, kostaldean ematen da, non etxebizitzen prezioa barnealdean baino ia bikoitza den.

Aipagarria da etxebizitza publikoa sustatzen duten ekimen publikoak urriak direla barnealdean (Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri, Amikuze edo Bidaxune kasuak ditugu, ez askoz gehio), eta eraikuntza berriko etxebizitza soziala, batik bat, kostaldean pilatzen dela, Atturri eta “Hego Lapurdi”-ko zonaldeenaglomerazioa sortzen duena. Hala, politika hori ez du bertako biztanleriari eusteko balio, ezta barnealdeko despopulatzea ekiditeko ere.

Informazio osoa: “Etxebizitzaren geografia Iparralden” Gaindegiako asteko gaiaren txostenean

Iparraldeko kostaldea