Ipar Euskal Herria Eitbtik desagertzear?

MTc2OA==

Eitb bidegurutzean…

Baionako ordezkaritzan EITB Euskal Irrati Telebistarentzat lan egiten duten langileak kanporatuak izan dira berriki. Martxoa bukaeran ez dira gehiago EITBrentzat lanean ariko.

Hogoi urte baino gehiagoko ibilbidean, Eitbk Iparraldeko aniztasuna erakutsi du, zinezko zerbitzu publikoa eskaini du osoki euskaraz Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan, Frantziako erakundeek proposatuaz bestalde.

2009ko martxoaren lehenean, Euskal Autonomia Erkidegoan egin ziren hauteskundeen ondotik osatu zen Eusko Legebiltzar berriak zuzendaritza berria izendatu zuen EITBn. Zuzendaritza berri hunek dio Iparraldeari buruzko informazioa ematen segituko duela. Bainan nola? Eta norekin? Gainerat Eitbk ez badu urratsik egiten heldu diren egunetan, egoitzarik gabe geldituko da Baionan, Merkataritza Ganbarako egoitza ez baita berea.

Langilerik gabe eta egoitzarik gabe, nola eskaini Iparraldeko informazioa Baionatik? Arrunt integratua den hogoi urte baino gehiagoko lan tresna haustekotan da. Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak euskararen mapatik desagertzekotan dira…

Guk ez dugu onartzen, eta zuek?

Bi eskakizunen inguruan bil gaitezen:

– EITB-k egonkortasuna eman behar die Baionako ordezkaritzari, bulegoari eta bereziki, langileeri.

– EITB-k jarraiki behar du Iparraldeko berriak eskaintzen bederen orain arte bezala.. ‘Iparraldearen orena’ atxikitzea egunero baitezpadakoa zauku.

Izenpetzaileak: Jean HARITSCHELHAR (Euskaltzainburu ohia), Aguxtin ERROTABEHERE (kazetaria), Caroline PHILLIPS (kantaria eta enpresaburua), Xipri ARBELBIDE (kazetaria), Edurne ALEGRIA (euskaltzalea),  Chantal BARNETCHE (irakaslea)…

Izenpetu, izenpe arazi eta bidali martxoaren 20a aintzin.

Xehetasunak. 

Zuen sustengu mezuak bidali aintzinaeitb@gmail.com helbidera eta EITBko zuzendaritzari helaraziko zaizkio.

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.