Ipar EHko abertzaletasunaren historiaz

Ipar EHko abertzaletasunaren historiaz –

Ipar EHko abertzaletasunaren historiaz“Enbataren zirimolan” eta “Iparretarrak” liburuak. Bata Sarako Idazleen Biltzarrean eskuratu nuen, eta bestea Durangoko azokan. Uste dut Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaz deus ez dakigunontzat bi liburu baliagarri direla, eta elkarren osagarri.

Lehenbizikoan, Daniel Landartek Enbata mugimenduko bere militantziaren berri ematen du (1965-1974 aldia), baita euskararen arlokoaren berri ere. Aipatzekoa, Jean Louis Davanten aintzinsolasa: “Hemen buru eman ahal izan dion bakarra IK izan da, eta horretan bederen kausitu du guk Enbatakoek erdietsi ez genuena, Iparraldeari bere tokia eginez euskal jakobinismo itsu eta bide gabeko baten aurrean”.

Bigarrenean, Eneko Bidegainek Iparretarrak erakundearen historia kontatzen du (1973-2000), izenburuan bertan azpimarratzen duen bezala, “Erakunde politiko armatu baten historia”, hots, alderdi politikoa nabarmentzen du. Hegoaldeko borroka armatu(ar)en ondoan, segur aski alderik handiena da ekintza armatuak ez zirela (oro har) jendearen kontra izan. Besteak beste, harrigarria IK-k nola lortu zuen Gabi Mouesca eta Maddi Hegi presondegitik askatzea. Eta gogoan hartzekoa, ETAren eta IKren eta bataren eta bestearen aldekoen arteko borrokak.

Interesa duenarendako, bi liburu on!

Ipar EHko abertzaletasunaren historiaz

Egun 1963ko apirilaren 15an aberri egunean
Lapurdiko Itsasun landatu dugun arbolaren pean bildurik
huna zer jakin arazten dugun
GUK EUSKALDUNEK ZER GIREN
Lurraren arrazaren mintzairaren ohiduren
aldetik herri bat eta bakar bat gira
iragan denborako eta egungo nahiaz
nazione bat gira
Naturaz eta historioaz demokrazia bat gira
herri nazione demokrazia gisa
ZER DIOGUN
Batasunaren obratzeko eskubidea
gure buruaren jabetasunaren osoa nahi ditugu
herri bakotxari :zor baitzako mende huntan
bere buruaren gobernatzeko dretxoa
JAKIN ARAZTEN DUGU:
Gure nazionea guhaurek gobernat nahi dugula
bertze herrieri gure Euskal Herria nazionetzat onhar araztea oldartuko girela
Horrela bat eginen da Euskal Herria eta
gure aberriari bizia eta segida emanen diogu.

Ipar EHko abertzaletasunaren historiaz