Ipar-Data [159]: Ipar Euskal Herriko udalerri guztien aldagai anitz klik batean

Ipar-Data

Gaindegiak Ipar-Data [159] online argitalpena sortu du.

Argitalpen honetan Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako adierazle sozioekonomikoak jasotzen dira, zehazki 147 udalerri bakoitzerako, eta argitalpen bakarrean bilduak izan dira, online kontsulta daitekeena.

Gaindegiak ahalegin berezia egin du udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak ezagutzeko adierazle zerrenda askotarikoa osatzen,8 gairen inguruan:

  • Demografia
  • Gizarte errealitatea eta bizi baldintzak
  • Jarduera ekonomikoa
  • Lurralde antolamendua eta hirigintza
  • Etxebizitza
  • Azpiegiturak eta zerbitzuen irisgarritasuna
  • Tokiko fiskalitate zuzena
  • Tokiko nortasuna eta joera politikoa 

Lan honen xedea eragile sozialen esku sakabanatutako informazioa bildu eta eskuragarri jartzea izan da. Izan ere, Ipar Euskal Herriak, aitortza instituzionalik ez duenez, udalerri bakoitzeko errealitatea zertan den ezagutzeko oinarrizko datu bildumak eskas dira gaur egun.

Lanaren egileak Txomin Poveda geografo urruñarra eta Asier Otxoa de Retana soziologoa izan dira.

Lana euskaraz nahiz frantsesez kontsulta daiteke:

 

Datuak, estatistikak, Gaindegia, Iparraldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude