Ion Areitio, gora eta gora

Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetan ere nagusitu da Munduko Txapelketan. Mugarrieta baserrian bizi da Ion Areitio, eta hor bertan piztu zitzaion trialsinerako harra: “Aitak eta osabak beti eduki izan dituzte mendian ibiltzeko motoak eta bizikletak”. Baserriko lanak ikasketekin -Gorputz Hezkuntza ikasten hasiko da laster- eta bere pasioarekin, trialsinarekin batzen ditu. Bitxikeria gisa, zirkuitu bat egokitu du baserrian, entrenatu ahal izateko. Bestela, erraza da Hondarribiko espigoian ikustea, jauzika noski. Hortik aparte, auto rallyak biziki maite ditu, eta baita amonak prestaturiko jakiak ere.

Ion Areitiori uztaileko GAZTEZULOn eginiko elkarrizketa zabala duzu irakurgai.

Ion Areitio, jauzi ikusgarria egiten

Irudia | Ion Areitio, jauzi ikusgarria egiten | Galder Izagirre | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.