Invictus, orain Invictos?

MjUxMQ==

Nork daki, agian hemendik 20 urtera, Alejandro Amenabar izeneko zuzendari experimentatu beterano batek Invictos pelikula filmatuko du. Espainolak nazio kohesioa aktibatzea nola lortu zuten kontatuz, nazionalismo periferikoak nola (apurka-apurka) marginalizatu zituzten esanaz. Nola antzina frankismoa gogora ekartzen zuen bandera gorri-horia estatuko ikur nagusi bihurtu zuten esanaz. Ikus dezaket aktore bat Zapaterorena egiten… Ikusi dezaket trailerra.

“En una crisis mundial…. Tzun tzun tzun… donde todo parecía que iba a desmoronarse… (Manifestazioen irudiak) Tzun tzun tzun….  supo sobreponerse a la situación, e hizo despertar a una nación con una esperanza… (Pasilloetatik zelaira bidean jokalari batzuk – jendetzaren oihuak giroan) ——Jokalariak futbolean, esfortzu aurpegiak, izerdia- (plano motzak eta azkarrak)  Tzun Tzun… ‘Jose Luis… ETA ha dejado las armas (Zapateroren aurpegi serioa, apur bat harritua-noble) “Cuando todo apuntaba al desastre, hizo emerjer a un pueblo de las cenizas del pasado”

                                                                                 LA ROJA, invictos  

                                                                                en los mejores cines.

Ekaitza bainuontzi batean

6 pentsamendu “Invictus, orain Invictos?”-ri buruz

  • ortografia! 2010-06-11 15:26

    iva, y hizo, emerjer, a dejado…

    😉

  • ejem… ejem…
    🙁
    sorry

  • Lau urte EZER idatzi gabe erderaz… aix espabilau berko

  • ortografia! 2010-06-11 20:19

    dabilenari gertatzen zaio
    🙂

  • niri mundialak kezko gortinaren funtzioa betetzen duela iruditzen zait, herriarentzako droga bat, hilabete ta zerbaiteko iraupena badu ere. Tarte horretan ez da krisi ekonomikorik existituko, ezta erreforma laboralaren dekreturik ere, ezta Israelen gehiegikeriarik ere, ez…

    Zergatik ez, nazio kohesiorako tresna ere izan daiteke, guztiok “gorriarekin” identifika gaitezen.

    honetaz guztiaz lagun batekin hitz egiten egon nintzen, eta paranoia ikaragarriak ditudala esan zidan….

  • Paranoiak aipatzea da errazena