Internet prezioa Europan: Espainia bigarren garestiena

Internet prezioa Europan: Espainia bigarren garestiena2007an Europar Batasuneko populazioaren %55ak zuen Internet etxean, eta %42 zen banda zabalaren jabe. Sei urte geroago, %79 eta %76 dira zifrak, hurrenez hurren. Bilakaera antzekoa izan da Euskal Herrian ere:  konexiodun etxeak 2008an %56,6 ziren eta 2013an 73,5%.

Aipagarria da, ordea, Iparralden  konektatuta dauden etxeen kopurua dezente altuagoa dela Hegoalden baino, 2013ko datuek islatzen duten bezalaxe: EAE 73%, Nafarroa 71% eta Iparralde %82.

Hainbat faktore izango dira desberdintasun horren atzean (esaterako, biztanleriaren zahartzea), baina bat, dudarik gabe, prezioa da: izan ere, mapan argi ikusten den bezalaxe, Europa mailan Interneteko hileko bataz besteko prezio garestienetarikoa du Espainiak: hilean 38, 73 euro. Soilik Ziprek gainditzen du. Iparralden, aldiz, dezente baxuagoa da hileroko Internet-eko kostua: 25,28 euro.

Esan beharra dago IKT-ak eta bereziki Internet ezinbesteko baliabidea direla, egun, gizarte ororentzat. Euskal Herritik begiratuta, herritarren eta organizazioen garapen teknologikoak berebiziko aukera eskaintzen digu bai gizarte kohesioari begira, bai jarduera produktiboari begira ere. Dela komunikaziorako, lankidetzarako edo jarduera produktiborako, Euskal Herriak Interneten bitartez herri gisa bizi eta jokatzeko aukera indartsua eskaintzen digu.

Informazio gehiago:

www.gaindegia.org

Internet prezioa Europan: Espainia bigarren garestiena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude