Interesik gabeko maileguak, herritarrek gazteei

Interesik gabeko maileguak, herritarrek gazteei

Interesik gabeko maileguak, herritarrek gazteei

Mailegu itogarrietatik askatu eta gazte ekintzaileak bultzatzeko aukera polita eskaintzen du Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldeak (GALT). Ez nuen orain gutxi arte ezagutzen, Itaso Zubiriak Argian idatzitako artikulu baten bidez jakin dut haren berri, eta zinez interesgarria iruditu zait.

Herritarrek gazteei maileguak ematen dizkiete. Diru bat aurreratzen diete proiektu berriei ekiteko,  eta aktibitatearekin hilabete batzuk daramatzatenean interesik gabe itzultzen joango dira jasotako dirua. 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago.

Urteko 180 euro jartzen ditu laguntzaile bakoitzak, baina nahi izanez gero hilabetekako ordainketa egin dezake –15 euro hilean–. Talde tekniko batek aztertu eta hautatzen ditu proiektuak; talde hori Euskaldun Gazteriak, Euskal Herriko enpresen zentro bultzatzaileak, banku ordezkari batek, kontulari batek eta lurraldearen garapenaren alde ari diren zenbait herritarrek osatua da.

Gazteak euren herrietatik alde egin behar zutela eta enpresa txikiak ixten ari zirela konturatu ziren. GALTen helburua inguruko gazteak lurraldeko aktibitate ekonomikoko agente izatea da. 2011-2013 bitartean lau proiektu lagundu dituzte eta 2015ean jarraipena eman diote bigarren GALT batekin.

Baxenabarren 1966tik lanean den Euskal Gazteria taldeak 2009an beste eragin esparru bat detektatu eta gazteen prekarietateari aurre egiteko Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortu zuten.