Intentsitate handiko garbiketa lanak?

Intentsitate handiko garbiketa lanak –

Fisikan, “Indar-bektore baten modulua” ei da intentsitatea, Harluxet hiztegiaren arabera. Ez da neurtzen erraza, kontixu, azpira dakargun bideoak sortu dituen erantzunak kontutan hartuz gero.

Bilboko Metroak “intentsitate handiko garbiketa lanak” egiten dituela agertzeko Twitter bidez plazaratu duen bideoak kalapita sortu du, bateren batek “higienearen teatroa” deitu duena, bertan ageri diren desinfektatze lanen ganora eskasagatik. Geologian, “seismo baten indarra” ere ba omen da intentsitatea, eta akaso horixe zuen buruan MetroBilbao-ko CM-ak txioa idazterakoan, aipaturiko bideoaren gaztelerazko bertsioak milioi eta erdi ikustalditik gora izan baititu egun bakarrean!

Intentsitate handiko garbiketa lanakIntentsitate handiko