Inpunitate beldurgarria

Inpunitate beldurgarria –

Inpunitate beldurgarriaDenok dakigu nola jokatu zuten ertzainek Bilboko San Frantzisko auzoan, eta gehiegikeria haien salatzaileei isunak jarri berri dizkietela. Hori jada ikaratzeko modukoa bada, larriagoa da nola aritu diren gertaeren egunetik bideoa grabatu zutenen kontra: eldiario.es-ek dioena egia bada, egunero ibili dira haien etxe parera joaten, gauez, linternekin apuntatzen, handik gutxira bueltatzen eta gauza bera egiten, poliziak etxepean biltzen, haiei irriz, argazkiak ateratzen… Hori dena egia bada, jokabide mafiosoak dira. Nahi dutena egin dezakete? Ez dute agintaririk haien gainetik, Barne kontseilaririk, denen bistan egiten ari direna eragotziko dienik? COVID-19aren aitzakiapean nahi dutena egin dezakete? Hau dena pasatutakoan, poliziek eta militarrek beretako hartutako botereari eutsiko diote?

Inpunitate beldurgarria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude