Inozente egunaren “grazia”

  Harrigarria bezain ergela Cristina Enea fundazioaren “hanka-sartzea”. Notizia bat egin, gaurko egunez argitaratu nahi baina atzokoan publikatu… eta? Gaurko egunkari askotan ikusiko duzu Mandasko Dukeraren pelikula bat egin nahi dutela. Inozentada bat? Egia latza! Kazetaritzaren egoera erakutsi baitu: ia inork ez ditu jasotako informazioak kontrastatzen. Ailegatzen zaizkien (ia) modu berean publikatzen dituztela, alegia.

Garan euskal selekzioaren partidara Hugo Chavez etorriko dela jarri dute. Inozentada da, jakina. Eta Kaosenlareden arabera urtarrilaren 27an CCOO eta UGTk deitu asmo duten greba orokorra? Hori ere inozentada da? Eta Sabin Intxaurragaren heriotza? Eta Rubalcabak Otegiren adierazpenei emandako erantzuna?

Nahastu ote daitezke notizia serioak fribolo eta irrigarriekin? Gero, ez harritu bada, herritarrek ez badute gertatzen denarekiko interesik (eta loturaz, komunikabideekiko estimurik).

Inuxente eguna? Ez ote da egunero inuxente eguna komunikabideentzat?

Irudia | Inuxente eguna? Ez ote da egunero inuxente eguna komunikabideentzat? | Ezezaguna | LGPL

2 pentsamendu “Inozente egunaren “grazia””-ri buruz