Inor ahaztu gabe etorkizuna irabazteko ordua da

Inor ahaztu gabe etorkizuna irabazteko ordua da

Hilketak, segada kriminalak, torturak, estortsioak, deportazioak, mehatxu larriak, dispertsioa… Urte askoan, gehiegitan, Azpeitian eta azpeitiarren aurka era guztietako giza-eskubideen urraketak eman dira, sustrai sakon eta historikoak dituen gatazka politikoaren baitan.

Ez gara, eta ez gara izango, dokumentatuta dauden giza-eskubide urraketa denek intentsitate berdina dutela esateko bezain demagogoak. Baina, aldi berean, ez gara eta ez gara izango, askotariko biolentzia motak jasan zituztenak errekonozitu gabe, bakeaz hitz egiten hasteko bezain arduragabeak. Ez dugu konparatzen, baina ez dugu ahazten inor.

Modu berdinean, ez gara eta ez gara izango, gaur egun, beren giza-eskubideak modu sistematikoan urratuak dituzten azpeitiarrak daudela ukatzeko bezain inozoak. Beren oinarrizko eskubideak bortxatuak dira kartzela dispertsioaren bitartez. Mendeku hutsagatik, eta giza-eskubideak formalki defendatzen dituzten Europako Estatuetan.


Inor ahaztu gabe etorkizuna irabazteko ordua da

URRAKETA MOTA ETA DOKUMENTATUTAKO HERRITAR KOPURUA

  • Bizitza-eskubidearen aurkako urraketak: 13*
    *Ikerketzen ari diren hilketak: 2
  • Osotasun fisiko, psikiko edo moralaren aurkako urraketak: 83
  • Herritarren aurka egindako mehatxu larriak: 19
  • Herritarren aurka egindako estortsio ekonomikoa: 5
  • Beste sufrimendu batzuk: 3
  • Gaur egungo urraketak, dispertsatutako presoak: 3

Azpeitian, 1960. urtetik gaur egun arte, jasandako eskubide urraketen ikerketa egin du, azken bi urteotan, Aranzadi Zientzia Elkarteak. Emaitzak beldurtzekoak dira. Gertatu eta gertatzen ari denera gerturatzen gaituzte datuek; egia osora garamatzate. Ez egia partzialera, ez oroimenean oinarritutako egiara, ez batzuk defendatzen duten errelato interesatuetara. Egia jakiteko eskubidera. Egia osora.

Arrazoi horregatik, lanean jarraitu behar dugu. Jakitun gara, gainera, Estatuko justizia ofizialak biktima batzuk soilik aitortu dituela, eta beste askori, bizkarra eman diola. Hortaz, ahaztutako biktimekin lanean jarraituko dugu: epaitegietara sarrerarik ez duten kasuekin, artxibatutako tortura kasuekin edota mehatxatu larriak jasan dituztenekin. Haiek ere egia, errekonozimendua eta, zailago bada ere, justizia izan dezaten.

Horretaz aparte, ordea, gaur egun gertatzen ari diren giza-eskubideen urraketak modu instituzionalean lantzen jarraituko du Azpeitiko Udalak. Giza exijentzia da, etikoa, soziala eta politikoa. Horregatik, ardura publikoa da hori egitea guretzat. Nahiz eta beste hainbat erakundek beste aldera begiratzea nahiago izan, guk hori egiteko konpromisoa ere badugu. Konkretuki preso daudenen eskubide urraketak izan nahi ditugu hizpide, eta horretarako eskubide horiek defendatzen dituen erakundeekin elkarlanean arituko gara. Eskubide urraketa horiek bertan behera gera daitezen neurri konkretuak hartzeko.

Beraz, ez gara demagogo ez eta arduragabekoak izango. Gure esfortzua egia osoa ezagutzea izango da, eta edozein giza-eskubide urraketa jasan dutenen aitortza egingo dugu. Soilik giza-eskubideen urraketa batzuk ezkutatzen dituztenak eror daitezke demagogian; soilik, biktima batzuk mespretxatzen dituztenak izan daitezke demagogoak; soilik, bizi izan dugun konfrontazio politikoa (tamalez, amaitu gabea) ukatzen dutenak dira arduragabeak; soilik, espetxe politika ankerraz giza-eskubideak bortxatzen dituztenak eta horren aurrean beste aldera begiratzen dutenak dira hipokritak; soilik, euskal gizartea, bere osotasunean, bere iraganaz eta etorkizunaz hausnartzeko gaitasunik ez balu bezala tratatzen dutenak erori daitezke arduragabekerian.

Inor ahaztu gabe etorkizuna irabazteko ordua da / Inor ahaztu gabe etorkizuna irabazteko ordua da
etorkizuna, giza eskubideen urraketak, memoria
Eneko Etxeberria

Azpeitiako alkatea

Zer duzu buruan “Inor ahaztu gabe etorkizuna irabazteko ordua da”-ri buruz

  • Ezin da inperialismoaren bortxa kondenatu, bortxa horrek sortu dituen Erakundeak (Azpeitiko udala barne) kondenatu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude