Inkoherentziei aurre egiten hasten garenean izanen gara burujabe!

amets arzalluzINKOHERENTZIAK nonahi topa ditzazkegu: han, hemen, harrengan, antolakunde batengan, musika talde batengan, etab.
Tamalez, gehienetan (beti ez esatearren) besteengan opatzen ditugu, gure biatan ditugunei so egin gabe.  Hauei aurre egin behar diegu! Horretarako lehenengo konsiente izan behar dugu gure inkoherentzietaz eta gero horiei aurre egitea.

Oso errexa zaigu, orokorrean, gauzak exigitzea eta aldarrikatzea.
Ordua dugu orain norbanakotik hasi eta gutxinaka gutxinaka guztion artean gure herria eraikitzeko.
Bai, lan latza dugu aurretik; eta bai, orduak eta orduak eskeini beharko dizkiogu. Baina hala ez badugu egiten, nork/nola eginen du?

Nik nire inkoherentzia propioak (ez direla bat, bi edo hiru… tamalez asko ditudala ohartu naiz) identifikatzen ari naiz, eta gutxinaka gutxinaka hauetaz jabetzen noan heinean hauek apurtu eta koherente izaten saiatzen hasi naiz. Badaude lan gehiago edo gutxiago kostatuko zaizkidanak baina lortuko dut.

Hori dela eta zuei ere zuren inkoherentzietaz jabetzeko gonbita egiten dizuet; izan ere hori baita ene ustez pertsona burujabe eta bere burua ezagutzen duen pertsona bat izateko bidea!

Hemen uzten dizuet Amets Arzalluzsek egindako specha, ikaragarriak iruditzen bait zaizkit bertan erraten dituen gauza guztiak, ene aburuz arrazoi izugarria bait du.

Asier Sarasuak egindako bideoa.

Kazetaritza ikasten dabilen Barañaindarra.

2 pentsamendu “Inkoherentziei aurre egiten hasten garenean izanen gara burujabe!”-ri buruz