Inkesta: Egokia al da Greziak erreferendum bidez erabakitzea erreskate plana onartu ala ez?

GreziaEkaitza piztu du Papandreu greziar buruzagiak erreskate plan berriari buruz herri galdeketa egin nahi izanaren iragarpenak. Azkenean, amore eman eta erreferenduma behin behinean alboratu du oposizioarekin ados jartzeko asmoz. Baina, funtsean, egokia al da Greziak erreferendum bidez erabakitzea erreskate plana onartu ala ez?Zergatik orain bai eta lehen ez? Nork du aginte makila Europan? Irteerarik ba al dute Grezian?

Ekonomia, grezia, inkesta
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Inkesta: Egokia al da Greziak erreferendum bidez erabakitzea erreskate plana onartu ala ez?”-ri buruz

  • txanogorritxu 2011-11-04 10:25

    Berdin da, galdezketa egin edo ez, zeren azkenean erreforma burutuko baita. Hala beharrez.

    Galdezketaren ondotik, parametro bat gehiago ukanen lukete eskutan eta jakinen lukete ea herriaren onarpenarekin burutuko den erreforma ala herriaren borondatearen kontra bete beharko den.

    Ni gehiago kezkatzen nauena da, ea momentu honetan, militarrak zertan ari diren Grezian. Zeren, azken batean, azken asteetakoak bezalako egoerak luzatzen direnean, giro idealak izaten dira putsch baten muntatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude