Inguruan erdaldunik?

aek_web
AEKtik dinamika berri bat abian jarri dugu, euskara jakin ez edo euskaraz moldatu ez eta inguruan ditugun horien beharrak eta asmoak hobeki ezagutzeko. Beraz, zuen inguruko lagun horiei asmo honen berri ematera animatzen zaituztegu. Link horretan dagoen fitxa laster batean betetzeko. Eskerrik asko.

Hemen klik egin.

Milaka dira euskara euskaltegi batean ikasi duten edo egun ikasten ari diren pertsonak. Gaur egun euskaldun gehiago gara, milaka lagun horien konpromisoari esker. Askoz ere ugariagoak dira euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko aukerak. Goiko bizilagunak ikasi duelako, pareko dendakoak ere bai, autobus gidariak, Iratxe eta Urkiren amak, aitonak, bulegoko lankideak, koadrilakoek, ospitaleko zaindariak eta talde kulturalaren bileretara joaten diren beste hogeik ere bai.

Korrika 18n horiek guztiak omendu nahi izan ditugu, aurretik ikasi zuten milaka eta milaka horiek ere gogoan. Gainera, dinamika bat abiarazi nahi dugu euskaratik hurbil egonda ere berau ikasi ez duten pertsona horien beharrak ezagutzeko. Inkesta askoren arabera, batetik, ugariak dira euskararen alde dauden pertsonak, eta, bestetik, ikasi edo berriz saiatu nahi duten lagunen kopurua ere handia da.

 

2009ko urritik aurrera AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko Kidea, Nafarroako arduraduna, hain zuzen ere. Hainbar urtetan Donibane auzoko Irrintzi Euskaltegian, ikasle, irakasle, didaktikari eta arduradun aritu ondoren.

2 pentsamendu “Inguruan erdaldunik?”-ri buruz