Independentziara bidean, Abertzaleon batasuna

Independentziara bidean, Abertzaleon batasuna –

Independentziara bidean, Abertzaleon batasuna

Garbi  ikusten dut gure Herria/Nazioa bizi den lurraldean beste bi herri/nazio bizi direla eta, gainera, beren interesak defendatuko dituen estatu bana dutela. Eta garbi ikusten dut, baita ere, bi nazio-estatu horiek urratzen dutela gure Herriaren eta Herria osatzen dugun bakoitzaren askatasuna.

Ados zaudete esaten badut herri baten askatasuna oztopatu eta bahitzen duen nazio-estatua nekez izango dela demokratikoa? Eta iruditzen zait hori bera esan daitekeela nazio-estatu horiek legitimatzen dituzten herritarrei buruz. Demokrata bat poztu egingo litzateke herri batek independentzia lortuko balu. Hala iruditzen zait niri. Bestela,  a zer-nolako demokrata!

Eta ados zaudete esaten badut gure independentziaren etsairik eta oztopatzailerik sutsuenak Frantzia eta Espainiako Estatuak direla? Eta independentzia estatu  zapaltzaile horien eta horiek legitimatzen dituzten herritarren  aurka lortu beharko dugula (ez haien baimenaz , eta are gutxiago laguntzaz)?

Horregatik pentsatzen dut ezin dugula gure Herria independentziara bidean jarri  zapalduta egotea nahi dutenekin eta eragiten dutenekin. Pentsatzen dut demokraziarik ezaren adibide garbia direnengana hurbiltzeak askatasunetik aldendu egingo gaituela gerturatu beharrean. Eta galdetzen diot neure buruari nola jarriko gaituen independentziara bidean gure Herriaren eta Herria osatzen dugun bakoitzaren  askatasunak bahituta jarrai dezan nahi dutenekin eskua emanda joateak.

Gure Herriaren independentzia  helburu abertzale bat da eta abertzaleen arteko batasuna behar du. Eta ezin dugu pentsatu hain justu kontrakoa desiratzen dutenekin eskua emanda Herri aske bat ikusiko dugunik. Nola emango diot nire eta nire Herriaren askatasuna zapaldua duenari horren gainean erabakitzeko eskumena?

Baina gure arteko batasuna ez da batasun sentimental hutsa, ez da helburuekiko batasun hutsa. Batasuna politikoa izan behar da, hots, batasun estrategikoa; estrategiarik gabe ez baitago politikarik.

Orreagan, aspaldi ari gara mezu hori zabaltzen, hitzaldietan eta idatzietan. Askotan saiatu gara politikaren eta estrategiaren esanahia eta haien arteko lotura azaltzen.

Estrategiarik gabe ez dago politikarik, eta politikarik gabe ezin da lortu askatasuna.

Asier Ezpeleta Jauregi

Orreagako kidea

Independentziara bidean, Abertzaleon batasuna

22 pentsamendu “Independentziara bidean, Abertzaleon batasuna”-ri buruz

  • 2020 urtea Alemania bere ejerzitoaren indarrararen bitartez Espainia ta Frantzian kokatu eta hauei beraien menpe egongo direla erraten die. hori bai esaten diete modu baketsuaz onartzen badutela ez dutela inor hil edo zaurituko, “bere” demokrazia izango dutela baizik

    Ze egiteko eskubidea izango zuketen Espainia ta Frantzia? Berian indar militar osoa erabiliko zuketen defendatzeko? Ze irudituko zitzaizkien Espainiar herritarrei indarrarenn erabiliera Alemaniarrak botatzeko?

    Jarri Alemania ordez Frantzia ta Espainia Euskal Herriarei, ta galdetu zergatik Euskal Herriak ez duen defendatzeko eskubiderik (nik galdetzen diot nere buruari behintzat), eta erantzun bakarra topatzen dut.
    Estatua ez daukaten herriak, ez omen dute eskubiderik estatua daukaten herrietaz defendatzeko, hori terrorismoa delako, estatuarena aldiz, “demokrazia ta justizia”.

    Erabakitzeko eskubidea? Norena? Espainiatik etorritako ehundaka milen Espainiatarrena? Ba jai daukagu benetan.

    Indarrak lehen bai lehen batu beharko zian eta nola edo hala independentzia lortu , bestela hamarkada batzuetan horrela jarraituta, Euskal Herritarrak gutxiengoa izango gea Euskal Herrian. Kolonizatuak egotearen ajeak omen dira.

    • Sugar, esan duzuna aspaldian entzun dudan astakeriarik handiena da. Euskal Herri independente bat eraiki nahi badugu, herri berri horren herritar denak izan behar dira ongi etorriak.

      Aipatzen dituzun “kolonizatzaile” horiek (Euskal Herriko edozein bazterretan bizi diren horiek) ere izango lirateke Euskal Herri independente horren herritar, zu bezala. Komentarioa irakurrita ez zait batere argi gelditzen zer egingo zenuke “kolonizatzaile” horiekin, Euskal Herritik bota? Zu bezala pentsatzen duzuenok (espero gutxi izatea) Kataluniatik ikasi beharko zenukete, hango independentista asko eta asko kanpotarrak baitira (andaluziarrak gehienak).

      Ta galdera bat bota nahiko nizuke: nire gurasoak Espainian jaioak dira, ni ordea Euskal Herrian. “Kolonizatzaileen” semea izanik, zer egingo zenuke nirekin? Ojo, independentista naizela 😉

  • El projecte que estem construint no es basa en escollir sobre identitats, ni sobre abandonar o adquirir nous referents emocionals. Volem construir un país amb tots els catalans independentment del seu origen, de la llengua que parlin, dels vincles emocionals que puguin tenir amb altres països, etc. És un projecte comú fonamentat amb la voluntat de construir un país més pròsper a partir de la suma dels ciutadans que el conformen, i això no provocarà problemes futurs, sinó una font d’oportunitats. (O. Junqueras)

  • ESTATUA DA BIDEA EZ HELBURUA. Demokrazia edukitzeko, beharrezkoa da Estatu propia edukitzea. Alderdi eta sindikatu propioak edukitzeko, beharrezkoa da lehenago Estatu bat edukitzea. Eskola nazionala edukitzeko, beharrezkoa da lehenago Estatu bat edukitzea. Gure ekonomia Aurrera ateratzeko, beharrezkoa da lehenago Estatu bat edukitzea. Gure ama-lurra bizirauteko, beharrezkoa da lehenago Estatu bat edukitzea-

  • Oso ona Asier!
    Eskerrak norbaitek, atzo Aitita Felix-en izenean martxan jarri eben demagogia katea gelditu eta benetako politikaz hitz egiteko parada hartu dauala. Eskerrak!

  • Balizko Euskal estatu idependiente baten denok eskubide eta betebehar berdinak izan beharko genitun, hemen bizitzen eta lan egiten dauden guztiak Euskal Naziotasuna izateko eskubidearekin, eta Espainiatar Naziotasuna mantendu nahi duenak, mantentzeko Espainiak uzten badio.

    Hori gauza bat da eta beste bat Espainian sortu, hazi ta bizi dana, gu Estatua izan behar garen ala ez esateko eskubidea izatea, eta berdin zati noren aitite edo ama dan, baita nire familiakoa bada ere.
    Zu hemen sortu, hazi ta bizi izan zera, eta beraz hemengoa zera, beraz bozketa egongo balitz zilegia litzateke zuk bozkatzea (ala ere ni ez nago horrelako bozketaren alde).

    Adibide bat, demagun Txina Espainia kolonizatu nahi dula, Espainiako politikari batzuk erosi ta hauek 40 milioi txinatar sartzen dituzte eta baita paperak eman ere, hori ta gero Txinatar hoiek asko direlako, gaztelera ikasteari uko egiten diote eta talde politikoak sortu ere, gero gehiago direnez, hauteskundeak irabazi ta galdeketa bat prestatzen dute.

    Espainia Txinagatik asmiliatua izan behar du?

    Nere galdera zera da, ze Espainiatar ikusiko luke galdeketa hori zilegi? Txinan jaio eta Hazi diran “Espainiatarrak”, (eta hemengoak ere izango zian, diruarengatik, buruz kolonizatuak daudelako)…..Hori bozkatu ahal izatea? Erantzuna? Ez lukete permitituko Txinatar hoei galdeketa egitea, ezta etorritako Txinatarrak gaztelerari uko egitea. Bainan gu bai?

    Gauza bat da denok eskubide eta betebehar batzuk izatea, ta bestea hain jatorrak izatea kapoan jaio direnak eta estatu kolonizatzailetik datoztenak, NAzio izan behar garen esateko eskubidea izatea, berin zait integratua dagoen ala ez. Katalunian independentiza diruarengatik hasi da, ez abertzaleekiko errespetugatik, begirunegatik edo estatua izan behar direla pentsatzen zutelako, eta krisia pasatzen bada edo diru arazoak konpontzen badituzte?

    Eta bakoitzak esan like, nire atitie kanpokoa zan, eta Euskal Herriarengatik lan egin du, integratu da… (batzuentzako integratzea absurdoa da, bainan bapatean etortzeko milioika beste hizkuntz batekin ta esateko ez dutela horko estatuaren hizkuntza ikasiko, ea ze esaten zieten estatu hoietako biztanleak integrazioari buruz). Eta? Espainian jaio dira, Espainian hazi, hau Espainia dela edan ta gainera Euskarari muzin egiten diote gehienak, bai gehienak. Beraik umeek ikasteko bainan beraiek ezta doainik ere.

    Eta Feliz bakoitzeko, zenbat jose daude? Eta Felix hori, HB bozkatzen zuena (herritik ikusten zitulako, ez bera abertzalea zelako, edo hori ez dut nik irakurri behintzat) ze zan? Espainiatarra? Euskalduna ta Espainiatarra?

    Eta ere hitzegin dezakegu hemen jaioak direnak eta abizen Euskaldunak dituztenak…. zer diren eta ze egin duten (nitzako hauena txarragoa bait da), bainan hori ez du kentzen ni Alemaniarra jaio banaiz, eta Alemaniaren zati legal batera joaten banaiz bizitzera, Alemaniarra izaten jarraituko dut nere pentsaeran (gehienetan) eta joan naizen lur hori Alemaniaren zati bat modun hartuko dut nahiz eta horko biztanleak agian Alemaniarrak ez izatea kolonizatuak daudelako.

    Bestela begiratu nola herri kolonizatzaileak etorkinak erabili dituzten beste herri batzuk asimilatzeko, eta noski ze erru dute etorkin hoiek jatera zegoen lekura joateagatik? Ba etortzeagatik ez, baian hau Espainiartu nahi dutenean errua izaten dute. Baita ondo datorkienean ezer egiten ez dutenean ere.
    Berdin zait pobre zein aberats, juan ze Felix, Otegi zein Ramirez.

    Euskararekin berdin gertatzen da, ze Erru dute hona etorri diran Espainiatar asko ezin badituzte Euskarazko klaseak ordaindu? Ba ordaindu behar ez izateko, bozkatzen duten talde politikoei dohainik izatea eskatu beharko zioketen edo bestela bozkarik ez eman, bainan oso ondo datorkie Euskara jakin behar ez izatea, eta hor bai errua dutela, ze guztiak Euskara dohainik ikastea nahiko bagenu, hala izango zan. Bainan horrela ikasi beharko zuketen eta inkestak esaten dute ez dakitenen %80a, ez luketela ikasiko ezta dohainik izanda ere.
    Hori hemengo biztanelariaren ia erdia da.

    Bestela zergatik uste dezu PPSOEk hemendik pasatako ehundaka milei bozka eskubidea eman nahi diela? Gauza bat da hona etortzen diranak ondo tratatzea,guk ditugun eskubide eta betebeharrak izatea (ez gu gutxigo orain gertatzen den modun) , ta beste bat beraien esku uztea estatu izan behar garen ala ez erabakitzea.
    Gauza bat da 100 biztanleko herri batera 3 Espainiatar joatea (integratzea besterik geldituko ez zaiela (edo errezago izango dela), eta beste gauza 100 biztanleko herri Euskaldun batera, mila Espainiatar joatea bapatean, horrela ze integrazio egongo zan? Denak gazteleradunak, Espainiarrak….

    Arazoa da Independentista askoren gurasoak ez direla Abertzaleak, ezta Euskaldunak ere (“hemengoak “diren askorekin ere gertatzen den modun) , eta semea az du aita “baztertu” nahi (eta hau ez da inor baztertzea) , berdin du bere aita Espainiatar nazionalista sutsua bada ere, eta normala da, familia da ta, ta maite degu, eta? Horregatik nahi dutena egin behar dute? Eta ez naiz zure familiaz ari, (bazpada esaten dut).

    Ala ere gu konkistatuak izan gera eta gure estatua izateko eskubidea degu, galdetu barik ere. Gauza da nola gauzatu.

    Hau ez da inoren kontra, Euskal estatuaren alde baizik, eta Espainiatarrak ez dute erabaki behar gu estatua izan behar garen ala ez. Gero denok eskubide eta betebehar berdinak, baina beraiek erabaki? Nitzako ez.

    Ez bagera konturatzen “Euskal Jatorrismoa” gure txarrerako dela, baita inozokeri galanta ere, beste arazo haundi bat degu.

    Eta minduta eta baztertua sentitu baino lehen, airera bota ditudan galderak erantzuten badizkidazu, izugarri.

    Euskal Herri ordez, beste herri bat jarri, eta ea ze egingo zuketen edo ze egiteko eskubidea izango zuketen besteak.

    Denok familia degu, eta familia hoietan denetarik dago, eta?

    Francoren aldean borrokatutako askok behartuak izan ziran, hori ze esan nahi du, behartutako hoiek ez zutela Fasistekin ibili ta haiek lagundu? Nahiz eta behartutak izan? Eta behartutako soldadu hoiek, soldadu errepublikanokin aurkitzen baziren, ez ziren bata besteari tiro ematen? Ze gauz bat da zu beharrez gauz bat egitea eta beste bat, zuk behartuta izateagatik nik defendatu ahal ez izatea, eta behartuta ez zaudenean eta eroso zaizulako egiten dezunean?

    Errepublikanoak ez zuten tiro egingo Frankisten tropei, batzuk behartuak izan zirelako? Ba ez, defendatuko ziren.

    Barkatu txaparengatik. Sintesizatzea ez da nerea ta.

  • Zorionak Asier, ederra artikulua. Herri honen etsaia, etsaia da, baita bertatik jokatzen badu ere.

  • Asierren artikulua bikaina, eta Gonzaloren iruzkina, oso interesgarria.

  • azken aldian irakurtzen nabilen artikulu eta iritziekin biziki kezkatua nago. faxismoa eta xenofobia atzeko atetik sartzen dira iritzi publikoan eta ohartzerako, espainiar migranteak jartzen ditugu nazio zapalkuntzaren erantzule gisa, alemaniar horiek “alfer eta maleanteekin” egin zuten gisara. zer esanik ez “lana kentzera” heldu zaizkigunetaz aritzen garenean. bitartean, zapalketa nazional, sozial eta sexuala eragiten dutenak eskuak igurtzen behar dute, inork seinalatu ez eta herritarrak elkar mokoka ikusita.

    portzierto, nazio zapalkuntzan sakontzeko espainiar migratzaileetaz baliatu dira, noski! baina ez zaitezte tronpatu, nazio zapalkuntza iraunarazteko determinanteak, eta ezinbestekoak, abertzale ei diren euskal oligarkak izan direla (eta direla)!

  • Oso ondo Oriol!

    Historiari begira beti dagoenez bat baino gehiago, Espainiatik etorritako migrazioari “zibilari” beste gauza askoren artean hau aitortu behar zaio: industrializazioarekin batera bere eraginez eta berari esker sortu zela abertzaletasun politikoa XX. mende hasieran. Industrializaziorik gabe langilegorik ez, migraziorik ez, eta karlismoarekin hausturarik ez, beraz abertzaletasunik ez.

    Hori ikusi nahi ez duena itsu dago, eta bere buruari galdetu behar dio ea zergatik industria eta migrazio handirik gabeko euskal lurraldeetan, hizkuntza gorabehera, abertzaletasuna oraindik gutxiengoa den eta ahulagoa den (iparraldeko barnekaldean ez dago ia migraziorik eta abertzaletasuna ez da irabazle, ezta migraziorik gabeko nafar herri ia gehienetan, eta araban kostatzen zaio bizkaian eta gipuzkoan baino askoz gehiago, nahiz eta bizkaia eta gipuzkoan espainiar jatorriko askoz jende gehiago egon).

    Txunditzekoa gure herriak etengabe itsu mota ezberdinak sortzeko duen “bertutea”…

  • Betikoa. Independentziaren helburu estrategikoa abandonatuta, Psoe eta psf bihurtu dira erreferente. Iparraldean txiringito autonomikoa antolatzeko aliatu bilakatu behar duguna , eta hegoaldean sasi-federalismo edo neo-autonomismo edo markodemokratismoaren helburura iristeko. Betiko desbideratzea. Elkartasun berriak, hau da, psoe-pnv-bildu (lehenago psoe-pnv-ee), okupazioaren ondorioak gordetzea eskatzen du. Horrela, inperialismoa limurtu dugulakoan. Okupazioaren ondorio zuzena da etorkin askok ez dutela bat egiten harrerako herriarekin ( ez dugu estaturik indarrean) eta horrek kontutan hartu beharreko analisi zorrotza eskatzen du eta ez xenofobia egunero, orduoro eta mendeetan zehar pairatzen duen herri honi adarra jotzen hasi, hain serioa den gai batekin. Pakok salatzen du inperialismoa eta salatzen ditu baita ere inperialismoarekin kolaboratzen dutenak, adibidez, gure herrian kolonorik ez dagoela esaten duten juaristi berri guztiak.

  • Hau errefutatuko duen historialariak lan handiak hartu beharko ditu historia politikoa txikle mentazkoegia ez bihurtzeko: XX. mendeko espainiar etorkinen uholde masibo eta diferenteak gabe ez legoke abertzaletasun politikorik gure herrian, ondorioz euskarak 4 kalandreta eta 1.000 laguneko urteroko festa bat izango luke agertoki nagusi, eta agian orain batzuk hurbilago zeundekete Okzitaniako Cataroen jai esoteriko – legitimistetan parte hartzetik Nafarroako Erresumaren berrezartzea eskatzetik baino. Nafarroako erreinuaren historia luze eta ederra eta guzti, kontzientzia politikorik ez legokeelako, hau da, naziorik ez legokeelako. Hain zuzen, etorkinik jaso ez duten gure herriko eremuetan nagusiki gertatzen dena.

  • Iker Sumendiaga 2013-07-18 08:40

    “Pentsatzen dut demokraziarik ezaren adibide garbia direnengana hurbiltzeak askatasunetik aldendu egingo gaituela gerturatu beharrean”
    Honelako esaldiekin pertsonen arteko zatiketa bultzatzen duzue. Guztiaren gainetik independentzia jartzen duzue. Independentzia eta Askatasuna sinonimo bezala erabiltzen dituzue. Eta Askatasuna hitz unibertsalagoa da. Askatasuna ez da estatu batena edo nazio batena. Pertsonen Askatasunik gabe ez dago estatu edo nazio askatasunik.
    Esaldi horiek herritarren (ez politikarien edo botereen) aurka joateko erabiltzeak ez digu inoiz Independentzia lortzen utziko. Eta are gutxiago Askatasuna.
    “Eta independentzia estatu zapaltzaile horien eta horiek legitimatzen dituzten herritarren aurka lortu beharko dugula (ez haien baimenaz , eta are gutxiago laguntzaz)?”
    Beraz, herritar horiek ez dute pentsatzeko gaitasunik? Guk ez dugu pedagogia egiteko gaitasunik? Gu gara benetako euskaldunak eta beraiek inoiz ez dira izango? Hori ez al da pentsakera bakarraren filosofia? Hain argi baduzu arrazoia duzula zeren beldurra duzu eztabaidarako?
    Gauza bat gobernuen aurka borrokatzea da. Bestea oso ezberdina herritarrengana jotzea. Botereekiko menpekotasuna gu bezala pairatzen dutenekin batera borrokatzen ez badugu jai daukagu. Ghettoak sortuko ditugu. Xenofoboak izango gara. Hori da nahi dugun Euskal Herria?
    Nik ez. Nik harro egon nahi dudan Euskal Herria nahi dut.

    • Xabier Makazaga 2013-07-18 09:10

      Oso ondo esana, Iker.
      Jende honek dio independentziaren alde agertzen ez dena ezin dela inolaz ere egon BENETAN Euskal Herriaren alde. Gehiago esango nuke, badirudi, haien aburuz, BENETAN Euskal Herriaren alde dauden bakarrak beraiek direla. EGIA BERDADEROAren jabe gorenak.
      .
      Izan ere, nik ulertua dudanagatik, eta zuzen nazatela oker banabil, Euskal herritarrak bitan banatzen dituzte: BENETAKO euskaldunak, batetik, eta kolaborazionistak, bestetik. Beste guztiak “atzerritarrak” dira beraientzat, edo “kolonoak”, edo “kolono” izan gabe ere, independentziaren alde agertzen ez direnak. Denak “atzerritar”.
      .
      Munduko beste edozein tokitan halako pentsaerak guztiz onartezintzat dituzten batzuek, zergatik egiten diote ezikusiarena hauen pentsaeraren atzean dagoen arrisku itzelari?

  • […] atarian ere artikululak ugaritu ziren [1][2][3], eta eztabaidak artikuluen iruzkinetan. Geroago Topatun […]

  • Xabier Makazaga 2013-07-18 17:18

    Asier Ezpeletak dio independentzia lortu “Frantzia eta Espainiako Estatuak legitimatzen dituzten herritarren aurka lortu beharko dugula”. Joseba Ariznabarretak, berriz, argi utzi zuen nortzuk diren estatu horiek legitimatzen dituztenak: alderdi guztiak, “baita ETA bera ere. ETAk ere botoa ematera joateko agindua emana du. Eta bozketek legitimatu egiten dute estatua, baita ezezko botoek ere”.
    .
    Bakoitzak atera bitza bere ondorioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude