Indarkeria sexistaren aurkako borroka eguneroko gauza da

utzi-erratza

Emakumeen aurkako biolentzia salatzeko egun ofiziala izan zen atzo. Hala ere eguneroko erronka da indarkeria sexistaren aurrean borrokatzea.

Emakumeen aurkako biolentzia salatzeko hainbat ekimen eta ekitaldi egon ziren atzo. Galdakaoko jendea ere ez da etxean gelditu, eta manifestazioez gain aldarrikapenezko pintadak egin dituzte herrian zehar.

“Indarkeria sexista” diogunean beti imaginatzen dugu gauza berbera: gizonezko bat emakumea jipoitzen edo psikologikoki irauntzen. Baina hori gertatu aurretik indarkeriazko hainbat egoera bizi ditu biktimak. Indarkeria sexista gure egunerokotasunean behin eta berriro bizitzen dugu, baina badirudi ez garela konturatzen.

Lagunen artean komentario matxistak egitea biolentzia da. Etxean, senarra telebista ikusten dagoen bitartean emakumeak erosketak egitea, janaria egitea, etxea garbitzea…biolentzia da. Diskoteka batera gizonezko gehiago gerturatzeko asmoz emakumeei dohan sartzen uztea biolentzia da. Telebistak, iragarkiek, aldizkariek… “emakumeen edertasunaren kanona” aurkeztea biolentzia da. Baina hori guztia onartzea, eta egoera aldatu dadin ez borrokatzea da ere biolentzia.

Bestalde, ez ahaztu gizonezkoek ere biolentzia sexista jasaten dutela ( nahiz eta kasu gutxiago egon).

Beti esan izan da irudi batek hamaika hitz baino gehiago balio duela. Galdakaoko pintaden argazkiak : Bisualak, zuzenak, oso adierazkorrak.

 

 

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.