Ertzantza, indarkeria polizialaren adibide

Berria Dazed izeneko aldizkarian agertu zen orain urte bete, Thomas Gorton-ek sinatua: “Georgiako nerabe batzuk indarkeria poliziala salatzeko app bat sortu dute”.

Dazed London-eko agerkari digitala da, handiustekoa. Bere twitter kontuan esaten dutenez, “etorkizuneko kultur eragileak ahalduntzea, enatretenitzea eta heztea” baitu helburua.

Aipatutako berriaren arabera, eta laburpen bat eginda, “Ima, Caleb eta Asha Christian anai-arrebek sortutako Five-O aplikazioarekin erabiltzaileak poliziaren gehiegikeriak graba ditzake, datu andana bildu eta AEB-etako hiri bakoitzeko poliziaren izaera aztertu. Eta besteak beste, herritarrek dituzten eskubideen berri ere ematen du, erabiltzaileek ezagutu ditzaten”.

 

Ertzantza, indarkeria polizialaren adibideErtzantza eredu

Albistea bere horretan, ez litzateke oso harrigarria guretzat, Euskal Herriarekin nolabaiteko loturarik ez balu. Izan ere, App-a AEB-etan garatu eta berria Ingalaterran argitaratu zen arren, indarkeria poliziala ilustratzeko – nahiz eta zer edo nongo polizia den aipatu ez- Ertzantzaren argazki bat hautatu dute! (“Itxaron, aplikazio bat dut honetarako”, dio argazki oinak).

 

Jatorrizko berria HEMEN.

Ertzantza, indarkeria polizialaren adibide

 

 

2 pentsamendu “Ertzantza, indarkeria polizialaren adibide”-ri buruz