Indarkeria matxistaren kontrako proposamen politikoa

Indarkeria matxistaren kontrako proposamen politikoa –

Urte bukaera baliatu duteĀ ITAIAtik, Emazte Langileen Antolakunde Sozialistatik, indarkeria matxistaren egoera agerian uzteko, eta horren kontrako proposamen politikoa azaltzeko, Enbata agerkarian.

Aurten 21 eraso matxistatik gora izan dira Ipar Euskal Herrian eta horiek agertarazi ditugu, Ipar Euskal Herriko xoko desberdinetan kolatu ditugun afitxetan. 5 hilketa matxista izan dira Euskal Herrian eta 101 Frantzian.

Egoera larria dela ezin da ukatu baina horren aitzinean instituzio burgesek borondate gutti erakusten dute bortizkeria horren kontra borrokatzeko eta badakigu borondate onarekin ere egoera ez luketela aldatzen ahalko, egiturazko arazo bat delako. Kapitalismoari beharrezkoa zaio indarkeria matxista, emazte langileak gehiago esplotatzeko erabiltzen baita zapalkuntza hori. Eta instituzio burgesek kapitalismoaren zerbitzuko funtzionatzen dute.

Bestalde, proposamen feministei kritika politiko bat egitea beharrezkoa atzematen dugu, ez baitute arazoa errotik jorratzen, hau da, ez dute gizarte kapitalistaren iraultzeko beharrezkotasuna emazte langilearen askapenarekin lotzen.

Alta, uste dugu, gizarte kapitalistan emazte langileak ez girela sekulan aske bizitzen ahalko, horregatik, esplotazio eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten eraikitzeko borrokatzen gira, sozialismoa litzatekeena.

Indarkeria matxistaren kontrako proposamen politikoa

proposamen politikoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.