Inbiriz

NDczMQ==

Burua atzeruntz eraman eta zintzilik laja zuen, ipurdia ere estaltzen zion ile luzea. Trentza motxokara bat eskuan hartu, txirikorda bat banatu, buelta eman eta lotu egin zituen, dantzan egiteko trabarik egin ez ziezaioten.
Atzean zuen kuadrilak liluraz eta harriduraz beteta begiratu zion, seguruenik beraiek baino urte gehiago zituzten txima luze haieri, plastilina eta kolaz zikintzean nola demontre garbituko duen imajinatu ezinik.

Neuni irudikatu nuen ttikitan, trentzak, txirikordak edo ile luze zuen edozeini so, etxera joan eta serio serio esaten – “Ama, ez dut ilea moztu nahi”.

Irudia | Nik ere halakoak nahiko nituzke handitzean | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.