Inauterietarako proposamen bat: Zalduondo

Asto gainean herritik eraman, makila luzean zintzilikatu, haren inguruan dantza egin eta su emango diote Markitosi. Zalduondon (Araba) bihar ospatuko dute jai handia. Iazko jaien argazki galeria duzue jarraian

Zalduondok 1975an berreskuratu zituen inauteriak, urte luzez debekatuta izan ostean. Araban berreskuratu dituzten herri inauterien aitzindariak izan ziren zalduondoarrak.

Beste hainbat lekutan bezala panpin baten heriotza da jaiaren une gogoangarriena. Zalduondon Markitos du izena herriko gaitz guztien erantzuleak. Horregatik, errudun jo ostean, su ematen diote. Markitos ez ezik, Zalduondon pertsonaia andana izaten da jai giroan: hartza, Markitosen gurasoak, atsoa, agurea, errautz zabaltzailea, artzaina, predikaria… Neguari agur esan eta gaitzak uxatzeko plan paregabea dago Zalduondon. Bihar hasiko da usadio zaharra, 13:00etan.

Argazkiak: Alberto Melendez.