Inauteriak (herririk herri) datoz

Inauteriak (herririk herri) datoz
Inauteriak (herririk herri) datoz

Aurten inoiz baino goizago gainera, Dantzan.eus atarian irakurri ahal izan dugunez.

“Ohi bezala urtarrilean iristen dira inauteriak zenbait herritara, baina gainera, data nagusiak otsaileko lehen astean direnez, aurten Kandelaria, San Blas eta Santa Ageda inauteriekin nahasian tokatuko dira hainbat herritan”. Neguko festetarako gonbitea luzatzeko, 2016ko inauterien oinarrizko egutegi bat argitaratu du atariak. “Jakina, ez dira denak, eta inauteriak bihurri samarrak izaten direnez, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni da”.

.

2016an hauek izango dira inauteri data nagusiak

Otsailaren 4a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu.

Otsailaren 5a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra…

Otsailaren 6a, Larunbata, Inaute larunbata edo Zaldunita bezpera.

Otsailaren 7a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita…

Otsailaren 8a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita…

Otsailaren 9a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena…

.

Inauterietako egutegiaInauteriak (herririk herri) datoz

Urtarrilak 16, larunbata

  • Ezpeleta: Kaskarotak.
  • Beskoitze: Kaskarotak.

.

Urtarrilak 17, igandea

  • Beskoitze: Kaskarotak.
  • Ezpeleta: Kaskarotak.
  • Sohüta: Maskaradak.

.

Urtarrilak 21, osteguna

  • Arantza: Mozorro zuriak.

.

Inauteriak (herririk herri) datozUrtarrilak 22, ostirala

  • Arantza: Mozorro zuriak.

.

Urtarrilak 23, larunbata

  • Andoain: Puska biltzea eta Axeri-dantza.
  • Ezpeleta: Kaskarotak.

.

Urtarrilak 24, igandea

  • Muskildi: Maskaradak.
  • Ezpeleta: Kaskarotak.

.

Urtarrilak 28, osteguna

  • Aurtitz: Joaldunen puska biltzea.

.

Urtarrilak 29, ostirala

  • Donibane Garazi: Santibate.
  • Igantzi: Puska biltzea.

.

Urtarrilak 30, larunbata

  • Igantzi: Puska biltzea.
  • Erratzu, Arizkun: Gizakundea.
  • Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak.
  • Oiartzun: Intxixuak auzoz auzo eskean.
  • Tolosa: Kaldereroak.
  • Iruñea: Kauteroen kalejira.
  • Lizartza: Baserriz baserriko puska biltzea.
  • Asparrena: Arabako herri inauteriak.
  • Lizarra: Kalez-kaleko eskea eta Aldabikaren erreketa.
  • Donibane-Lohitzune: Hartzaren eguna.
  • Anoeta: Baserrietan eskea eta soka-dantza.
  • Igantzi: Puska biltzea.
  • Donamaria: Puska biltzea.
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea.
  • Arano: Puska biltzea.

.

Inauteriak (herririk herri) datozUrtarrilak 31, igandea

  • Ituren: Joaldunen puska biltzea.
  • Aurtitz: Joaldunen puska biltzea.
  • Beskoitze: Kaskarotak.
  • Iruri: Maskaradak.

.

Otsailak 1, astelehena:

  • Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak.

.

Otsailak 2, asteartea:

  • Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak.

.

Otsailak 4, Ostegun gizena

  • Eskoriatza: Urdelardero eguna.
  • Errenteria: Azeri-dantza.
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera.

.

Otsailak 5, Ostiral mehea

  • Agurain: Porreteroa eta Sorgina.
  • Segura: Hartzaren esnaera.
  • Eibar: Kaldereroak.

.

Inauteriak (herririk herri) datozOtsailak 6, Inaute Larunbata

  • Olazti: Zamarroak eta Neskak.
  • Elizondo: Puska-biltzea eta Sagar-dantza.
  • Galdako: Altsasuko inauteria.
  • Behobia: Puska biltzea.
  • Durango: Surrandiak.
  • Cintruenigo: Zarramuskeroak.
  • Hernani: Axeri-dantza.
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa.
  • Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak.
  • Urruña: Etxez-etxeko eskea eta San Pantzarren auzibidea.
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea.
  • Laudio: Leziagako sorgina.
  • Durango: Surrandiak.
  • Urruña: Etxez-etxeko eskea.

.

Otsailak 7, Inaute igandea edo Zaldunita

  • Bera: Inude eta artzaiak.
  • Zalduondo: Markitos.
  • Unanua: Mamoxarro txikien eguna.
  • Amezketa: Talaik.
  • Abaltzisketa: Txantxoak.
  • Aretxabaleta: Txino-dantza.
  • Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak.
  • Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza.
  • Mundaka: Atorrak.
  • Azpeitia: Elegante eguna.
  • Uztaritze: Errobiko kaskarotak.
  • Donibane Lohizune: Kaskarotak.
  • Donibane Garazi: Libertimendua.
  • Gernika: Marrauen soka-dantza.
  • Beskoitze: Kaskarotak.
  • Antzuola: Sorgin-dantza.
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa.
  • Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean.
  • Beskoitze: Kaskarotak.
  • Kuartango: Arabako herri inauteriak.
  • Uztaritz: Kaskarotak.
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea.
  • Maule-Lextarre: Maskaradak.Inauteriak (herririk herri) datoz

.

Otsailak 8, Inaute astelehena

  • Amezketa: Talai-dantzariak.
  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean.
  • Bera: Zingar-arraultze eskea.
  • Goizueta: Puska biltzea baserrietan.
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak.
  • Burlata: Martingala.

.

Otsailak 9, Inaute Asteartea

  • Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza.
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak.
  • Goizueta: Zahagi-dantza.
  • Laudio: Leziagako sorgina.
  • Unanua: Mamoxarroak.
  • Altsasu: Momotxorroak.
  • Burlata: Martingala.
  • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak.
  • Lekeitio: Estudiantina.
  • Eskoriatza: Kukumarroak.
  • Kanpezu: Toribio.
  • Uztaritze: Zanpanzar.
  • Errenteria: Sardinaren ehorzketa.
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera.

.

Otsailak 13, larunbata

  • Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak.
  • Ihabar: Puska biltzea.

.

Otsailak 14, igandea

  • Ihabar: Inauteria.
  • Urdiñarbe: Maskaradak.

..Inauteriak (herririk herri) datoz

.

Maskaradak Zuberoan

  • Otsailak 28, igandea: Arrokiaga.
  • Martxoak 06, igandea: Ezpeize.
  • Martxoak 13, igandea: Idauze.
  • Martxoak 20, igandea: Santa Grazi.
  • Martxoak 27, igandea: Barkoxe.
  • Apirilak 03, igandea: Aloze.
  • Apirilak 10, igandea: Hoki.
  • Apirilak 17, igandea: Mitikile.
.
.
.
* Oharra: Gogoratu egutegi hau erreferentzia bat dela, oraindik ere data guztiak ez baitaude zehaztuta.

.

Irudiak: Ikasbil.

Dantzan, inauteriak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Inauteriak (herririk herri) datoz”-ri buruz

  • Joxan Garaialde Manterola 2016-02-05 10:51

    Aupa, lagunok! Interesgarria ematen dizkiguzuen datuak, baina hortik kanpo, dagokionari eskaera bat egin nahiko nioke: Ba al da modurik, hor agertzen diren txotxongilo horiek watsapp edo facebookeentzako sticker bihurtzeko? Nik ez baitakit nola egin daitekeen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude