Iñaki Soto izango da Garako zuzendari berria

Errotatiba berria ez ezik, zuzendari berria du beraz Garak.

Atzo egin zen errotatiba berriaren aurkezpenean, inprimaketaren lekualdatzeaz batera Juaristitik Sotora aldatu zen egunkariaren zuzendaritza eta iruindarrak kargu hartzea “ardura handia” zela adierazi zuen. Hori gutxi balitz, Garak testuinguru politiko berrira heltzeko jokatu duen paperaz mintzatu zen: “Garak eskenatoki berriaren alde lan egin du. Hemen ez gaude errealitatea islatzeko, gertatzen denaren notario izateko. Eskenatoki horren aktoreak gara.”

Sotok, azken urtetan, egunkari horretako Iritzi sailaren ardura eraman du. Atzo gogoratu zuenez, “kapital pribatuaren inbertsiorik ez duen egunkaria” da Gara.

Kazetari eta filosofian

Iñaki Soto filosofian lizentziatua da eta Garan ez ezik, Euskal Herriko hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du. Nazionalismoaren etika jorratzen duen doktore tesia ari da amaitzen. Liburugintzan ere aritu da, idazle edo editore bezala ere. Idazle bezala, Miguel Unamunoren biografia idatzi zuen Mikel Sotorekin eta editore bezala, Ulises Moulinesen Manifestu nazionalista editatu zuen.

Nazioartean erreferentzia

Nazioartean itzal handiko kazetaria da. Besteak beste, irailaren 5ean ETAk erasoko ekintza armaturik egingo ez zuela adierazi zuenean, BBCk elkarrizketatu zuen analisia egiteko.

Iñaki Soto Garako zuzendari berria

Irudia | Iñaki Soto Garako zuzendari berria | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.