Iñaki Azkuna, munduko alkaterik onena?

Iñaki Azkuna, munduko alkaterik onena?

Iñaki Azkuna Bilboko alkateari World Mayor 2012 alkate onenaren saria eman dio City Mayors Fundazioak. “Zintzoa, ziurra eta pertsona bikaina da”. 

Bilbok industriaren gainbeherari emandako erantzuna goraipatu du batez ere Fundazioak Iñaki Azkuna Munduko Alkate Onena izendatzeko. Sariaren helburua “komunitateen onurarako eta hirien ongizaterako lan egin dutenak errekonozitzea da”. Diotenez, “ongizaterik gabeko eta kutsaduraz betetako” hiria “Europako erakusleiho” bihurtu da Iñaki Azkunaren agintaldietan. Webguneko orrialde nagusian Azkunaren ustezko bikaintasuna aipatzeaz gain, dozenaka iritzi jaso dituzte.(Informazio gehiago).

Sariari erantzunez txiolari batzuk #MundukoAlkaterikOnenak hashtaga erabiliz Iñaki Azkunak saria ez merezitzeko arrazoiak eman dituzte.

11 pentsamendu “Iñaki Azkuna, munduko alkaterik onena?”-ri buruz

  • Obanoseko infanzoia 2013-01-07 23:57

    Egia esan ez dut desberdintasun haundirik ikusten 75 diputatu autonomistekin edo Espainaren udalako ehundaka zinegotziekin, espainaren diputatu foralekin, etabar…. Zipaismoa zipaismoa da.

  • Zein txarra den enbidia!!!!!!

  • Zalantzarik gabe notizi ona Bilbo zein Euskal Herriarentzat.
    Zorionak Azkunari.

  • Lehen mailako populista izanik, meritu bakarra du aurrekoek zein besteek egindako lanen aurrean bere aurpegia eta txirenekeriak jarri izana. Eta zer gehiago nahi du bilbainoak aurreskua dantzatuko duen eta hiria “garbi” mantenduko dion txirene bat baino? Beste hainbatetan bezala, Jon Alonsoren “zintzoari” kalte kolateralak ez zaizkio axola, ez baitira ikusten. Kalte kolateralak norberaren atera heltzen direnean baina, “zintzo” horrek sua eta gerra eskatuko du batbatean, “esku-gogorra”, Azkunak “nabajeroari gerra” deklaratu zion bezala, edo mezkitak hiritik bota (nahi) dituen bezala. Txirenekeriak + “esku gogorra”: horra.. horra.. gure Berluskoni.

    • Oxandabaratz 2013-01-09 01:04

      Ados egon naiteke esan duzunarekin; baina hori ez da “bilbainoaren” ezauugarria soilik. Odon 20 urte luzez egon zen Donostian eta berdina egiten zuen; harrokeria, nolabaiteko “donostiartasuna” 8askotan Bilborekin sartuz) eta populismoa. eta berdina egin izan du Patxi Lazkozek Gasteizen.

      Bestalde ez dira mezkitak bota nahi dituen bakarrak, eliza Ortodoxoak eta protestanteak ere bai. Eta ez da bakarra, Maroto (Gasteiz) antzeko bidetik dator.

    • Oxandabaratz 2013-01-09 01:07

      Ados egon naiteke esan duzunarekin; baina hori (halako populismo “hiritarra”) ez da “bilbainoaren” ezaugarria soilik. Odon 20 urte luzez egon zen Donostian eta berdina egiten zuen; harrokeria, nolabaiteko “donostiartasuna” (askotan Bilboren kontra eraginez) eta populismoa. eta berdina egin izan du Patxi Lazkozek Gasteizen.

      Bestalde ez dira mezkitak bota nahi dituen bakarrak, eliza Ortodoxoak eta protestanteak ere bai. Eta ez da bakarra, Maroto (Gasteiz) antzeko bidetik dator.

      Azkuna praktikan Telebilbao eta El Correo komunikabideen produktua izan da.

  • Saritu dutena ez da bere nortasuna, ez da bere populismo edo txirenetasuna. Saritu dutena izan da Bilbok izen duen transformazioa, ukaezina.

    Baina, honbre, Bilbora inbutu modura bideratu diren inbertsiorako diru kopuru erraldoiekin, neu ere izango nintzateke alkate onena.