Iñaki Aginagaren gorazarretan

Iñaki Aginagaren gorazarretan –

Il intzan il i ere…! Eraman induten…

Ire itzalak ordea ni baitan dik lurmen…

Loramendi

 

Iñaki Aginaga Beristain politikaren euskal jenioa hil zaigu.

Iñaki Aginagaren gorazarretanEuskalduna muineraino, bizitza osoa eskaini zion gure herria askatzeko egitura ideologikoa sortzeari: demokraziaren printzipioetan oinarritutako egitura ideologikoa, ezinbestean izan behar duenez. Horrek gurean nagusi diren propaganda eta intoxikaziorako komunikabideek demokratikotzat aurkezten dituzten espainiar eta frantziar erregimen inperialistak salatu eta askapen estrategiaren oinarrian autodeterminazio eskubidea aldarrikatzera eraman zuen. Estrategia askatzaile horren bigarren zutabea euskaldunon nafar estatuaren berreskurapena da. Bere lanak batez ere Lan Deyan (ELA-STV sindikatuaren agerkaria) eta azkeneko hamarkadetan Iparla izeneko bere idazlanetan agertu zituen. Garai hartako klase politikoak, gaur egungoak bezala, ez zuen aintzat hartu haren lana.

Inperialistak ez ezik, bertako burokrazia kolaborazionista ere gogor salatu zuen. Horrek ustezko euskal klase politikoaren mespretxua eta bazterketa ekarri zizkion eta baita bera eta beraren lana inor gutxik ezagutzea ere.

Haren jakituriak ireki zigun bidea, eta betirako izango ditu gure errespetu eta esker ona. Bide hori muturrera eraman eta Euskal Herria askatzen asmatzen badugu, Iñaki Aginaga Beristainek bere ohorezko tokia izango du gure herriaren historian. Haren izena galtzea euskaldunak espainol eta frantsesen artean urtu izanaren zeharkako ebidentzia izango da.

Iñaki Aginagaren gorazarretan

8 pentsamendu “Iñaki Aginagaren gorazarretan”-ri buruz

  • Garai hartako klase politikoak, gaur egungoak bezala, aintzat hartu izan balute/hartuko balute haren estrategia askatzailea, beste ataka batean ginateke, ziur.
    Guk ez dugu etsiko: Euskal Herria askatzen asmatuko dugu.

  • Betiko argia!

  • ELA – STV autonomista izan zen. Gaurko ELA, autonomista den bezala…

  • Garai batean ELA, PNV edo ezker abertzale deitzen zirenak independentzia nazionalaren aritu ziren. Garai hori aspaldi joan zen.

  • *independentzia nazionalaren alde.

  • Autonomiatik errepublika konfederal batera, autodeterminazioaren bitartez. Hor dago gakoa.

  • Irakurri dituzu berak idatzitakoak?

  • Egungo ELA ez da autonomista, Jonbi, subirautzazalea baizik.