Imaz Jenerala

images2.jpgimages-1.jpgimages-2.jpgimages-3.jpg
Azterketa sinple bat gaur. Xabier Arzallusek jubilatu behar zuen garaietan, kezka handia zegoen Eusko Alderdi Jeltzalearen lerroetan: nork gidatuko gaitu aurrerantzean? Nork beteko du Arzallusen hutsunea? Zein da horrelako lan bat hausturarik gabe egiteko gai den gizonezkoa? Eta jakina denez, bitan banatu zen bidea. Alde batera imaztarrak, bestera egibartarrak. Edo, nahiago bada, eta sinplifikazioari segika, pragmatiko-maniobreroak alde batera eta politikoak bestera.
Alabaina, nago bide bikoitz horren aukera beste gertaera aurretikoago batek egin zuela posible. Hain zuzen ere, Arzallus bezalako gidari bat bazterrean uzteak ematen zuen bertigo jasanezina sendatuta zegoen, nolabait, Imaz-Egibar talka gertatu baino lehenagotik. Ibarretxe oinordeko politiko bikaina zen Arzallusentzat. Jeltzaleak lasai ziren gidari berri bat aurkituta. Ibarretxek bermatzen zuen bidea. Ibarretxe zen geroa. Lasai mutilak, beraz. Beste kontu bat da Lehendakaritza eta alderdiko burutza esku bakarrean ezin egotearen kontua. Baina gutxieneko segurtasun sarea, ezarrita zen lehenagotik.
EAJ-k bere historian egin duen ibilbidea ez da makala. Hor zehar esaten da —eta halaxe ikusten dut neuk ere—, EAJ beti izango dela herri honen zatirik handiena bere baitan hartuko duena. Horrexetan dela abila alderdi hau: beti irabazten. Printzipio irmoak baino, gehiago duela zernahitara egokitzeko gaitasuna. Eta hala, Jainkoa eta Lege Zaharrak tituluan daroan arren, dibortzia edo abortuaren alde ager daiteke herritarren pentsaera alde horretara garatzen bada. Berdin ekonomian, berdin gizarte-politikan… Guardasolaren antzera, beti gainean egongo den plastilinazko paramezio bat izango da EAJ: eguzkia nora, zapiak hara. Total, erretorika apurtxo bat egokitu eta kito. Eurek dute horretarako labela.
Horregatik ikusi dugu EAJ edonorekin ezkontzen. Bera da horrelako gauza bat egin dezakeen bakarra: HBrekin Lizarrakoa, PSOErekin presoen urrunketa, PPrekin Aznarren inbestidura… Balio egin behar da horretarako. Ez dago edonoren aukeran. Kontua, beti ur gainean ibiliko den kortxoa izatea da. Ahalik eta botere gehien eskuetan eduki eta horren hariak sekula ez galtzea. Zentzu horretan, aparta da EAJ alderdia. Alderdi politikorik abilena, zalantzarik gabe.
Eta gaur inoiz baino gehiago. Imaz gidari dutenetik, ez Ibarretxe eta ez Egibar dira beharrezkoak. Imazek ez duela soslai politikorik esaten da, baina gezurra da. Sekulakoa da bere ahalmen politikoa, balorea behar baita une honetan PP etorkizuneko kide izatetik ez baztertzeko, aste honetan adierazi duen bezala.
Alderdian hezi eta hazitakoa, EAJk ez dauka hoberik alderdia beti goian edukitzeko. Sakoneko arazo politikoak ez ditu konponduko, hori bistakoa da. Aberria ez du berak salbatuko, edo gainerakoon Aberria ez, behintzat. Berea bai, hori salbatuko du: Aberria eta Alderdia gauza bera baitira berarentzat.

Hasier Etxeberria. El Mundo. 070512

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Imaz Jenerala”-ri buruz

  • […] Zutabegintzari dagokionez oporretan gaude, baina ezin egon, hala ere, ezer idatzi gabe. Yonki ostiak bihurtuak gabiltza politika kontuetan. Ezin bizi eguneroko dosia gabe. Gainera, droga gogorretan gogorrena gustatzen zaigu, Imaz jaunak banatzen duen horretatik, batez ere. Hemen bertan esaten genuen Imaz jeneralaren aberri bakarra Alderdia dela, baina nago ez ote geunden sakonean tronpaturik. Izan ere Imazek herri kontsultaz esan berri duenak, agerian jartzen du, gure iritziz, Alderdia baino, “daukagun apurraren kudeaketaren Aberri kaxkarra” edo halako zerbait, duela adierazten eta, azken finean, Alderdia bera ere jar dezakeela azkar baino lehen amildegian Imaz jeneralak: “Una consulta ciudadana planteada como escenario de acumulación de fuerzas para una confrontación política es muy discutible, y desde luego contraria al espíritu y a la letra de la posición de EAJ-PNV expresada en el documento de octubre de 2005. Pero en las condiciones actuales es más grave. Puede ser el ‘plan b’ al que se acoja una ETA, que declare un alto el fuego ‘permanente’ como los anteriores, esperando que la misma se lleve a cabo. ¿Qué pasaría el día después si no hubiera acuerdo político con el Estado? Visto lo visto durante tantos años, no hace falta ser adivino para imaginar a ETA matando en nombre de la defensa de una presunta voluntad popular no atendida. La consecuencia de todo ello puede ser diabólica. No en nuestro nombre”. Bon, bon, bon, hara hor Alderdi Jeltzaleko Presidentea ETAri legitimazioa ematearekin kezkaturik eta, bidenabar, euskal herritarron borondatea aurrera eramaten utziko ez dutenak inplizitoki babesten. halakoei kontra egiteko ez al zen ba sortu EAJ? Sustatukoek esango luketen bezala, Jamaika ikusteko jaioak gara.  Bestalde, eztabaida honetan guztian poz handia eman digu duela urte batzuetatik hona, hamaika artikulutan idatzi dugun bera Rafa Larreinari entzutea. Statusa aldatzeko kontu horri buruz, guk argi argitaratu dugun gauzetako bat errepikatu du hitzez hitz: “%51 ez bada aski statusa aldatzeko, are bidegabeagoa da %49ren gustuko status quoa %51 horri inposatzea”. Zutabegilea, batzuetan, profeta txiki sentitzen da. zabaldubildudel.icio.us […]

  • […] Zutabegintzari dagokionez oporretan gaude, baina ezin egon, hala ere, ezer idatzi gabe. Yonki ostiak bihurtuak gabiltza politika kontuetan. Ezin bizi eguneroko dosia gabe. Gainera, droga gogorretan gogorrena gustatzen zaigu, Imaz jaunak banatzen duen horretatik, batez ere. Hemen bertan esaten genuen Imaz jeneralaren aberri bakarra Alderdia dela, baina nago ez ote geunden sakonean tronpaturik. Izan ere Imazek herri kontsultaz esan berri duenak, agerian jartzen du, gure iritziz, Alderdia baino, “daukagun apurraren kudeaketaren Aberri kaxkarra” edo halako zerbait, duela adierazten eta, azken finean, Alderdia bera ere jar dezakeela azkar baino lehen amildegian Imaz jeneralak. Zer esango ote zukeen Sabino zaharrak honakoa irakurrita?: “Una consulta ciudadana planteada como escenario de acumulación de fuerzas para una confrontación política es muy discutible, y desde luego contraria al espíritu y a la letra de la posición de EAJ-PNV expresada en el documento de octubre de 2005. Pero en las condiciones actuales es más grave. Puede ser el ‘plan b’ al que se acoja una ETA, que declare un alto el fuego ‘permanente’ como los anteriores, esperando que la misma se lleve a cabo. ¿Qué pasaría el día después si no hubiera acuerdo político con el Estado? Visto lo visto durante tantos años, no hace falta ser adivino para imaginar a ETA matando en nombre de la defensa de una presunta voluntad popular no atendida. La consecuencia de todo ello puede ser diabólica. No en nuestro nombre”. Bon, bon, bon, hara hor Alderdi Jeltzaleko Presidentea ETAri legitimazioa ematearekin kezkaturik eta, bidenabar, euskal herritarron borondatea aurrera eramaten utziko ez dutenak inplizitoki babesten. halakoei kontra egiteko ez al zen ba sortu EAJ? Sustatukoek esango luketen bezala, Jamaika ikusteko jaioak gara. Bestalde, eztabaida honetan guztian poz handia eman digu duela urte batzuetatik hona, hamaika artikulutan idatzi dugun bera Rafa Larreinari entzutea. Statusa aldatzeko kontu horri buruz, guk argi argitaratu dugun gauzetako bat errepikatu du hitzez hitz: “%51 ez bada aski statusa aldatzeko, are bidegabeagoa da %49ren gustuko status quoa %51 horri inposatzea”. Zutabegilea, batzuetan, profeta txiki sentitzen da. zabaldubildudel.icio.us […]

  • […] Hasier Etxeberria. El Mundo. 070915 Hemen eta hemen Imazi buruz lehenago blog honetan idatzitakoak. zabaldubildudel.icio.us […]