Imaginarium jostailu dendan ekintza solidarioa: “Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!”

Imaginarium jostailu dendan ekintza solidarioa: “Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!”. Bilboko Indautxu auzoko Imaginarium dendan Israelgo jostailuak saltzen direla salatzeko ekintza.


Bilboko Indautxu auzoko Imaginarium dendan Israelgo jostailuak saltzen direla salatzeko ekintza.

3 pentsamendu “Imaginarium jostailu dendan ekintza solidarioa: “Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!””-ri buruz

  • Ez dakit zergatik sortzen duen Palestinak horrelako solidaritatea, eta guztiz paso egiten dugun beste hainbat herriren zapalkuntzarekin.

    Eta hau diot ze ekintza kuriosoa iruditzen zait, jostailuen kontua salatzen hasita, salgai dauden jostailuen % 95 Txinan eginak direnean, hau da, Tibet eta beste hainbat herri zapaltzen dituen estatuan.

  • Amonamantangorri 2011-12-23 13:58

    Beste galdera bat: Zergatik mobilizatu zen munduan hainbeste jende Hegoafrikako Apartheid erregimenaren aurka, Afrikako kontinente osoan hainbeste diktadura ustel egonda? Zergatik zen hain inportantea Afrikan eta munduan Hegoafrikako Errepublika lagunik gabe uztea? Zergatik borrokatu ziren kubatarrak Angolan?

    Horrelako galderei erantzutea ere interesgarria litzateke, adibidez, kolonialismoaren eta antikolonialismoaren historiaz pixkat gehixeago jakiteko. Baina kontua da, azkenean, Apartheida bertan behera erori zela, nazioarteko boikot kanpainei esker.

    Israelek ia Eurpar Batasuneko estatu bat gehiago balitz bezala egiten ditu tratuak EBko herrialdeekin. Txinak berez dauka produkzio indarra, mastodonte bat delako. Beti egin daiteke zerbait Txinak hainbat alorretan jarrera alda dezan (hemengo enpresek esijentziak egin ditzakete hango lan-kondizioen gainean, eta ez dute egiten), baina Txinarekin hartu-eman komertzailik edukiko ez bagenu, arazoak guk edukiko genituzke, eta ez Txinak.

    Israel Estatu Batuen eta Europaren laguntzarik gabe ez litzake estatu bideragarria izanen. Txina bai. Israel maiz Ekialde Hurbileko demokrazia bakartzat hartua da. Txina ez.

    Beste arrazoi askoren artean.