Errezeta: Ilarrak arrautza irakinarekin

ilarra

Nahiz eta urte osoan zehar ilarrak izoztuta edo kontserban erosteko aukera dugun, orain ilar freskoez gozatzeko garaian gaude. Lekale berde eta gozo horrek hamaika aukera eskaintzen ditu sukaldean: goarnizio modura, saltsetan, kremetan, entsaladetan… Gaur, ilarrak arrautza irakinarekin prestatzea proposatzen dizugu eta, zergatik ez, urdai azpiko dadotxo batzuez lagunduta, ilarrak eta urdai azpikoa bikote ederra baitira.

Osagaiak

  • 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
  • Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
  • 10 koilarakada ilar leka salda
  • Tipulin fresko bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • 4 arrautza fresko
  • Gatza

Egiteko era

Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu urdaiazpiko dadotxoak; arin egin eta ilarrak gehitu, azukre pixar batekin. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada.

Arrautzak hautsiko ditugu ilarren gainean, ezti eta leun, kazolaren bi ertzetan, zuringoek elkar jo ez dezaten. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu eta arrautzak mamitu arte. Gatz-puntua neurtu eta mahairako prest izango ditugu ilarrak.

On egin!

Ilarrak prestatzeko beste aukera batzuk: