Il Coinquilino di Merda. Dekalogoa

Il Coinquilino di Merda

Il Coinquilino di MerdaAskok pasa ditugu urteak ikasle pisuan, edota lagunen artean etxebizitza partekatuz. Luze eta zabal idatzi da gaiaren inguruan, eta gai honi jokoa ematen dion elementu zentrala pisu-kide alubitoa izan ohi da, hots, “Il Coinquilino di Merda“.

Web orri hau duela gutxi topatu dut, eta dekalogo eztabaidaezina planteatzen du pisu-kide alubitoa identifikatzen laguntzeko.

Liburu bat ere argitaratu dute, eta ezkerrean duzuen irudia da azala: “Il Coinquilino di Merda. Errara Naturae.”

.

1.- Beti izan behar da oso garbi pisu konpartitu guztietan dagoela, gutxienez, Pisukide Alubito bat (hemendik, aurrera, PA).

2.- PA-k zurea den janaria eskaintzeko ohitura dauka.

3.- PA-k hilabeteak edo urteak igaro ditzake toalla berdina erabiltzen (maiz, zurea).

4.- Parranda egiten duen asteburuetan (ulertu bedi asteburua ostegunetik igandera) PA-k gauza ugari eramango ditu etxera: kalean aurkitu duen kartel bat, mota guztietako altzariak, gabonetako apaingarriak, trafiko seinaleak, loreontziak, plakaren bat…

5.- PA-k post-itak jartzen ditu bere tupperretan, eta ondoren, gainera, gai da argazkiak ateratzeko.  Horrela ziurta dezake inork ez duela bere janaria ukitu, edo hala gertatu bada krimenaren frogak erakutsi.

6.- PA gai da bere oinetakoak garbitzeko ontzietarako erabiltzen duzuen espartzuarekin (eta gainera gero ezer ez esan).

7.- PA-ri egunen batean xurgatzailea erabiltzea otutzen bazaio, larunbat goiz batean izango da, eta ziurrenik, estupefazienteren bat kontsumitu ondoren.

8.- PA gai da bere gurasoak kristo etxetik etorri arazteko gaixo dagoelako (eta ia behin etxean badaude, etxea garbitu arazteko ere).

9.- PA-k noizbehinka errepikatuko dizu 20 zentimo zor dizkiozula azkeneko erosketatik.

10.- Zerrenda irakurri eta lehen araua ez baduzu zure egiten, ZU ZARA PISU-KIDE ALUBITOA.

Gehitu dezakedan gauza bakarra da PA-rentzat mikro-uhineko eta su inguruko zarakarra beste dimentsio batean dagoen elementua dela, eta tamalez, ezin duela ez ikusi eta ez garbitu.

Il Coinquilino di Merda / Il Coinquilino di Merda