Ikurrinaren erabilera gogoangarrienak (Top5-a)

citroe

Citroën kotxe markak bere modelo batean (‘Pays Basque edition’) ikurrina gehitu izanak hautsak harrotu ditu. Batean eta bestean agertu da notizia eta laster hasiko dira autoa erosteko ilara luzeak. Ez da ordea ikurrinari erabilera gogoangarria ematen zaion lehenengo aldia, ezta, ziur asko, azkenekoa ere. Salabardoa ohi bezain azkar ibili da, eta dida batean top 5a osatu du.

1. Izarren eskutik

Miley Cyrus mundu mailako abeslari ezagun eta polemikoenetakoa denak ikurrina hartu zuen eskuan Bartzelonan emandako kontzertuan. Hartu, eta baita gogoz astindu ere. Eramango ote zuen Hollywoderaino?

miley

2. Zezen plazaraino

Antonio Barrera toreroak ere Miley Cyrusen keinu bera errepikatu zuen, asmo ilunagoekin ordea. Donostiako zezen plazan ikurrina itxurako zapia erabili zuen bi zezen bezatu eta akatzeko. Eskerrak jada Donostian zezenketarik ez den egiten.

torero

  3. Euskal Herria oinetan

Bada bere aberria bihotzean daramala dioenik, eta beste batzuek poltsikoan izaten dute. Baina zergatik ez oinetan? Hori pentsatu behar izan zuen ondoko oinetakoak diseinatu zituen hark.

zapa

4. Txapela buruan ta ibili munduan

Ezin jakin nori bururatu zitzaion ikurrina eta ‘Gora Euskadi’ leloa txapela batera eramatea, baina inoizko asmakuntzarik errentagarriena da zalantzarik gabe. Nafarroa Oinez, Araban Euskaraz, Kontxako estropadak… festa handi guztietan biztanleriaren laurden batek behintzat soinean darama ikurrina. Sekula ez da modaz pasatzen.

gorro

5. San Fermin!

Posturik onena merezi du zalantza ezbairik gabe bizardunek Iruñeko udaletxearen parean jarri zuten ikurrina erraldoiak. Ba al da erabilera hoberik UPNko kuadrilari itzali egitea baino?

ikurrina

basque flag, Ikurrina
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Ikurrinaren erabilera gogoangarrienak (Top5-a)”-ri buruz

  • Olentzero berdaderua 2014-11-21 15:03

    Felipe Gonzalez ikurrinaren ondoan manifestatzen? Ezin izan dut irudia topatu.

  • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2014-11-21 23:28

    Nik hurrengo San Ferminetarako beste Ikurriña bat proposatzen dut. Baina oraingoan Drone pare batez gora ta behera doalarik. Hegan eginez.

    Bizardunen ekimena paregabea izanik, dronekin festarekin jarraituko genuke.

    • Olentzero berdaderua 2014-11-22 01:39

      Trolleo maximoa. Itzela izango zan. Baina ez dakit hainbeste pisatzen duen tela bat altxatzeko gai izango diren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude