IKERGAZTE Kongresua: matrikula “merkearen” epea zabalik

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua egingo du maiatzaren 13, 14 eta 15ean Durangon. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute. Bertan izena emateko lehen epea zabaldu dute, matrikula merkeago lortzekoa, hain zuzen ere. Matrikula egiteko: www.ueu.eus

ikergazte 1Dagoeneko zabalik dago IkerGazte kongresuan izena emateko epea. Lehen matrikulazio epe hau martxoaren 31 arte egongo da zabalik eta merkeagoa izango da hortik aurrera egingo diren matrikulak baino.

Martxoaren 31 arte 185 euro balioko du kongresuan matrikulatzeak. Prezioaren barruan sartzen da:

 

  • 3 egunetarako matrikula (maiatzak 13, 14 eta 15),
  • aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (gogoratu plazak mugatuak direla, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da),
  • 3 egunetako kafeak, 2 egunetako bazkariak (luntxa), osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria bi gauetan Errota aterpetxean (matrikulatzean esan behar da geratuko zareten edo ez)
  • eta azkenik, UEUko bazkide ez direnentzat UEUkideen abantailak 2015ean zehar.

Matrikulazioa web gunearen bitartez egingo da ondoko esteka honetan: IkerGazte:Nazioarte ikerkuntza euskaraz.

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)