Ikasi euskaraz Intereconomíarekin

Intereconomiaren ETAri buruzko azken idatzia irakurtzen ari nintzela, hara non joan zaidan burua politikatik hizkuntzalaritzara. Egia esanda, hizkuntzalaria ere ez naiz, baina batzuetan eskertzekoak dira halako transbertsalitateak, barkatu, zeharkakoak.

Alboka zer den banekien, Leonek jotzen zuen zoragarriro tresna hori eta Mauriziari irrintzi sekulakoak aterarazten zizkion, eta jakin dakit airea hartu eta bota egiten dela aldi berean. Horixe duela zailena albokak, airearen teknika, gaitak zahagian gordetzen duen bezala, albokariak matrailan gorde behar izaten baitu hotsa aterako duen airea.

Baina Halboka zer zen ez nekien. Gauzak diren bezala esan behar dira. Irudikatu ere ez nuen egiten euskarak halako adierazpen gaitasunik zeukanik. Egunero ikasten da zerbait.

El significado de Halboka (en realidad, en sus siglas) en castellano es “rompiendo las paredes, pronto los luchadores a la calle”.

Oso argi dago kontua: Hormak autsiz laster borrokalariak kalera.

Hemendik aurrera, adarra jo esan ordez, alboka jo esan litekeela ere pentsatuko nuke, atrebentzia ez bada.


MzA3Mg==

Irudia | Alboka | Theklan | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.